Igande honetan, hilak 27, 19:00etan, Gayarre Antzokiak "Flamenc Oh!" publiko guztientzako proposamena hartuko du. Yllanaren sorkuntza berria flamenkoaren unibertsoan barneratzen da, umorez, emozioz, musikaz eta antzerki-taldearen ezaugarri den keinuzko komediaz markatutako begirada propio batetik.
Abuztuan arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho nagusienetako bat den Edinburgoko Fringe Jaialdian estreinatu ondoren, Iruñera helduko da flamenkoarekiko hurbilketa berezi hau. Ikuskizunak nazioarteko ibilbidearekin jarraituko du udazken honetan, Londresko Sadler 's Wells antzokian, besteak beste, muntaiaren ekoizlea dena.
"Flamenc Oh!”n, antzerki-talde madrildarrak flamenkoaren berezko elementuei, musika eta komikotasuna gehitzen dizkie, maitasun, pasio eta mendeku istorio bat garatzeko. Bertan, patriarka zorrotz batek esku irmoz zuzentzen du artista flamenkoen familia tradizional bat, non ohiturak eta tradizioa lege diren. Baina eragin musikal berriak dituen gitarrista berri baten etorrerak, klanaren oinarriak kolokan jarriko ditu eta ustekabeko egoera dibertigarriak eragin.
Zuzendaritza artistikoa David Ottone eta Juan Ramosek egin dute, eta musikala, berriz, Juan Cañas, Daniel Rovalher eta Miguel Magdalenak. Oholtza gainean David Bastida, Raquel Ortega, Raúl ortega, Anabel Moreno eta Luis Gallo arituko dira. Eszenografia Carlos Braydak sortu du eta jantzitegia Tatiana de Sarabiak.
Sarrerak leihatilan eta hemen daude eskuragarri, 21€ko prezio bakarrean.