Gayarre Antzokiaren historia berreraikitzeko 1841era egin behar da atzera, urte horretan zabaldu baitzituen bere ateak Antzoki Nagusiak, Iruñeko Konstituzio plazan (egun Gazteluko plaza dena). Antzoki hori Komedien Patio eta Etxe zaharraren ordezkoa izan zen, izen bereko kalean egon zena 1608tik aurrera. Antzoki Nagusiak izen hori eduki zuen 1903 arte, eta Gayarre Antzokia izena hartu zuen ordutik aurrera, 1890ean hil zen Erronkariko tenorraren oroitzapenetan. Hiriko harresiak eraisteak Iruñeko zabalguneari bidea eman zion unetik bertatik arriskuan egon zen koliseoaren bizitza, 1931n eraitsi eta gaur dagoen tokira lekualdatu zen arte, Karlos III.aren etorbidera.
Gayarre Antzokiak 1932ko maiatzaren 3an zabaldu zituen berriro bere ateak. Iruñeko Udalak lehiaketara atera zuen eraikina eraikitzea 1929an, eta Javier Yarnoz arkitektoari esleitu zion. Arkitekto horrek bere betebehar eta eskubide guztiak Erroz y San Martin eraikuntza-enpresari besterendu zizkion. Antzokia eraikitzeaz gain, enpresa horrek koliseoa ustiatzea eskatu zuen 1931n, eta onartu egin zioten. Kontratua 1942 arte luzatu zen, eta gero berritu egin zen. Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE) arduratu zen kudeaketaz.
1953an, Antzokiak urgentziazko eraberritze-lanak behar zituela ikusirik, enpresak gastuak bere gain hartzea erabaki zuen eta beste kontratu bat izenpetu zen. 2003ko maiatzaren 3an amaitu behar zuen kontratuak, baina udalbatzak bost urte lehenago itzultzea erabaki zuen, 1998ko maiatzean, eta bai Gayarre Antzokia Udal Fundazioa eratzea ere, haren kudeaketaren ardura hartzeko.
El objeto de esta, según los estatutos es «la gestión y administración del Teatro Gayarre con el fin de promover, promocionar y difundir el teatro, la música, la danza y otras actividades que guarden similitud con las anteriores.»
Antzoki Nagusiak (Gayarre Antzoki izena 1903tik aurrera hartu zuen, urte batzuk lehenago hil baitzen Erronkariko tenorra) hegoaldetik ixten zuen Gazteluko plaza, 1841eko uztailaren 4an inauguratu zutenetik. Víctor Hugo erromantikoak, Iruñera egin zuen bisita batean, “oso itsusitzat” jo zuen diseinu neoklasikoko eraikina eta hiriari eraso egingo zion “lehen espiritu-gizonari” gomendatu zion antzokia izan zedila bonbardaketa baten lehen jomuga. Ez zen, ordea, gerra izan antzokia desagerrarazteko oinarriak jarri zituena, Serapio Esparza udal-arkitektoa baizik, Iruñeko Bigarren Zabalgunearen plangintzaren egilea, harresietatik harago zabaldu nahi zuen hiri berriaren ipar-hego ardatz nagusi moduan etorkizuneko Karlos III.aren etorbidea bururatzean.
Javier Yarnoz Larrosa izan zen antzoki berria eraikitzeko lehiaketa irabazi zuen arkitektoa, Karlos III.aren etorbidean egun duen kokapenean. Eta berari zor zaio eraikinaren kokaera lortua, ahalik eta leku gehiena lortzeko etxadi irregular batean, eta bai, Antzoki Nagusiko fatxada zaharreko (Jose Nagusiaren lana) harriak erabilita, harriz harri berreraikitzeko ideia. Kalkulatu zen obren kostua 1.250.000 pezeta izan zela.
La voz de Navarra egunkariko kronikaria pozik agertu zen inaugurazio-bezperan: “Irakurleak ikusiko du antzoki zaharreko elementu arkitektoniko guztiak aprobetxatu direla, eta berriz jartzea arrakasta eta egokitasun handiarekin egin da. Etorbide zabalari ikuspegia emanez, Iruñeko koliseo zaharra ez dago distirarik gabe kokaleku berri horretan”. Nicasio Garbayo Ayala zen alkatea.
“Gure lehen koliseoak erabat aldatu du bere fisonomia zaharkitua”
Gayarre Antzokian egin ziren lehen eraberritze-lan handiak 1953ko urtarrilaren 12a eta uztailaren 1a artean egin ziren, hiriko alkatea Javier Pueyo Bonet zela. Antzokiaren barnealdea erabat dekoratu edo apaintzea ekarri zuten, 2,3 milioi pezetako inbertsioa egin eta gero. Udalarekin 1,75 milioiko inbertsioa zegoen hitzartuta, eta, beraz, handiagoa izan zen, baina errentamendu-akordioa 50 urterako finkatzeko bidea eman zuen.
Kronikarien arabera, “gure lehen koliseoak duen itxura ikaragarriak erabat aldatu du bere fisonomia zaharkitua, dekorazio bikain bati esker (…). Esan beharrik ez dago Gayarreren hasierako dekorazioak –apaingarria edo ornamentala nabarmenkeriatik artetik baino hurbilago zegoen garai batean egina– ez zuela dotoretasun-kutsurik batere, hiriko arte- eta kultura-gertakarien bilgune izateko sortu zen areto bati dotorezia emango zionik”.
Obrek ez zuten ukitu eraikinaren egitura, eta, horrenbestez, Eugenio Arraiza udal-arkitektoak baino ez zituen gainbegiratu. Sabaiak berritu ziren, galeria-aurrealdeak eta palkoetako apaingarriak, 60.000 kilogramo igeltsu erabilita. Kordobako Horacio Ferrer margolariak ganga margotu zuen, arte klasikoetako motibo alegorikoak pintatuta. Obrari esker, eszenaurretako eta agertokiko ahoa aldatu zen, eta, garaiera galtzean, lehen besaulkietako ikusgaitasuna hobetu zen. Alfonbra jarri zen antzoki osoan, besaulkiak berriro tapizatu ziren eta ahoko oihal berria kokatu zen. Marmolak atondoko lauzak ordeztu zituen, eta atondoko sabaiari ganga-forma eman zitzaion. Beirate berriak jarri ziren leiho eta atarietan, komunak egin ziren sotoan, eta berokuntza, iturgintza eta elektrizitatea eraberritu ziren. Korridoreetako eta aretoko maila berdintzeko baliatu zen aukera, eta, beraz, ateen ondoko korridoreko eskaileratxoak kendu ziren. Urrezko filigranari eta tapizetako hondo gorriari esker, “luxua artearen zerbitzura jarri da, klasikoa izateagatik edertasun intenporala eta behin betikoa duen arte baten zerbitzura”, adierazi zuen kronikari batek.
“Antzoki hau erretzen bada, Iruñe osoa erre behar da”
1968ko azaroaren 20an, Torroba maisuaren Compañía Lírica taldeak Luisa Fernanda zarzuela interpretatu ondoren, sutea izan zen eta erabat suntsitu zuen kutxa eszenikoa. Suaren aurkako metalezko oihalak eta suhiltzaileek esku hartzeak sua aretora zabaltzea eragotzi zuten, baina beroak eta keak kalte larriak eragin zituzten dekorazioan eta altzarietan.
Berreraikitze-lanak Miguel Gortari Beiner arkitektoari agindu zizkioten, eta, berak, 15 milioi pezeta inguruko aurrekontu batekin, antzokia berriro altxatu zuen 1969ko sanferminetarako, alkatea Manuel Agreda zela. “Beti bezala dago. Baina sute gehiago saihesten saiatu gara. Erabili den material guztia erregaitza da. Antzoki hau erretzen bada, Iruñe osoa erre behar da”, adierazi zuen arkitektoak.
Obretan, galeriako zurezko banku luzeak kendu ziren, eta besaulki berriekin anfiteatro bihurtu zen. Eta garai hartako sinboloa izan zena, publikoa azken solairura igotzea handik aurrera ate nagusitik egin zen. Argiztapena hobetu zen (fokuak landatu ziren palkoetan) eta hogeita hamar urte geroago enkantean eskainiko ziren besaulkiak kokatu ziren.
Horacio Ferrer margolariak, 74 urte zituela, zirriborroak bildu eta berriro ere Apolo eta musak margotu zituen kupulan.
Baina segurtasunaren alde egiteak bere ondorioak izan zituen: hormigoizko kutxa eszenikoak, orraziak eta metalezko alkahuetek agertokiaren oihartzun bikaina amaitu zuten. Zenbait aktorek, adibidez, Carlos Lemos, José María Rodero eta Irene Gutiérrez Cabak, Valladolideko Calderón eta Iruñeko Gayarre Espainia osoan akustika onena zuten antzokiak zirela zabaldua zuten. 1969ko uztailaren 6an zabaldu zen berriro aretoa, eta Paco Martínez Soria komikoaren taldea aritu zen. Bera izan zen, hain zuzen, eraberritze-lanen ondorioez jabetu zen lehen profesionala. “Lehen xuxurla bat hirugarren solairuan entzuten zen, eta orain oihu egin behar da besteek entzuteko”, adierazi zuen. “Seguruenik”, baieztatu zuen Rafael López Somozak, “De profesión, soltero” laneko koprotagonistak. Aktore hori Teatro de la Comedia taldearen kartel-burua izan zen Gayarre Antzokiaren lehen sanferminetan, 1932an.
Antzoki seguruagoa eta erosoagoa publikoarentzat
1990eko hamarkadaren erdi aldera zulogunea handitzeko egin zen lan txiki bat izan ezik –antzokia eskuarki erabiltzen zuten kultura-erakundeek ordaindua zati batean–, Gayarren egin diren azken esku-hartze handiak Udal Fundazioa eratu ondoren egin dira. Zehazki, aretoaren ardura hartu eta berehala, 1998ko udan, pintura-lanak eginarazi zituen sarrerako atondoan eta portxean, giro-argiztapena aldarazi zuen eta argiztapen eszenikoko elementuak erosi zituen, ordura arte alokatu egiten baitziren emanaldi bakoitzerako. Gainera, ordura arte erabiltzen ez ziren lekuak zabaltzeko bidea eman zen: bulegoak langileentzat, bilera-gela, entsegu-gela eta abar.
Bai lehen esku-hartze hau eta bai ondorengoak ere Iruñeko Udaleko Proiektu Estrategikoetako eta Obretako Arloko teknikariek zuzendu zituzten.
Urte bat geroago, 1999an, Gayarre Antzokia itxi egin zen berriro, beste lan batzuk egiteko. Hain zuzen, lan horiei esker, komunak berritu ziren –minusbaliatuentzako bat ireki zen–, aldageletako eta haietako komunetako baldintzak hobetu ziren, eta plateako besaulki eta aulki guztiak aldatu ziren eta tapizen zati bat. Beste jarduketa batzuek agertokiko lan-baldintzak hobetzea ekarri zuten.
Esku-hartze handiena 2005eko maiatz eta irail artean egin zen, hiriko alkatea Yolanda Barcina Angulo zela, eta bere xede nagusia izan zen denentzat seguruagoa zen antzoki bat lortzea, antzokiko gela eta barne guztiak araudi berrira egokituta. Garrantzi handiko esku-hartzea izan zen, nahiz eta ikus-entzuleek ez duten hautematen bere osotasunean.
Publikoa bai ohartu zela oihal berriaz eta tapiz berriez (suaren kontrako oihalekin) eta minusbaliatuentzako aretoko eserlekuez. Bigarren solairuan, erosotasuna hobetzea eta palkotik zegoen ikusgaitasuna hobetzea eskertu zen, espazioa berrantolatzeari eta besaulki berriei esker. Esku-hartze horretan, funtsezkoa izan zen “anfiteatroa” berreskuratzea, 1997az geroztik itxita baitzegoen segurtasun-arrazoiengatik. Hartara, aretoaren edukiera handitu egin zen, 900 eserleku izan arte. Azken solairuan, gainera, bi komun berri jarri ziren.
Horrez gain, lanak egin ziren fatxada nagusian, hareharriak garbituz, eta markesina kendu zen, jatorrizkoa ez zen gehigarri bat. Beirateak garbitu eta luzitu egin ziren, eta argiteria apaingarria jarri zen, zeina gehiago nabaritzen den Karlos III.aren etorbidea oinezkoentzat bihurtu izanari esker.
Ikus-entzuleak hautematen ez dituen baina ezinbestekoak diren lanak dira hargune elektriko berria, potentzia askoz ere handiagoa ahalbidetzen baitu, eta berokuntzako eta aireztapen-sistemako instalazio berria. Horiei gehitu behar zaizkie suteen kontrako babes-neurri berriak eta estalkien zati bat konpontzea, haietako zenbait hondatuta baitzeuden.
Mejoras en la accesibilidad
Las obras más recientes realizadas en el Teatro Gayarre se iniciaron en la segunda quincena de julio de 2017 y finalizaron en mayo de 2018, sin que hubiera que cerrar el espacio a excepción del período vacacional. Estos trabajos se centraron en mejorar la accesibilidad. En ese sentido, y gracias a las aportaciones de varias/os mecenas, se construyó el ascensor que permite acceder a todas las plantas del teatro. En el marco de las mismas obras se adecuaron el zaguán y los distintos accesos, y se creó la nueva zona de taquillas, completamente accesible.