NUEVA PROGRAMACIÓN | Nos espera un otoño teatral vibrante

Arte eszenikoetako 42 izenburuk osatzen dute Gayarre Antzokiak 2026-2027 denboraldia hasteko prestatu duen programazio berria. Urriaren 9a eta hurrengo urteko otsailaren 5a artean izango ditugun izenburu horien artean, nazioarteko zazpi proposamen ditugu, estatuko ikuskizunetako izenburuak eta bai Nafarroako ikuskizunetako sorkari berriak ere.

Zeintzuk dira datozen hilabeteetan gurekin izango ditugun antzerki-ekoizpenak?

URRIA 

“Cantando bajo las balas”, Asier Andueza nafar dramagile, gidoilari eta eszena-zuzendariak zuzendutako satira musikal kementsua, izango da denboraldia abiarazteko arduraduna, Ane Gabarain José Millán Astrayren hilotz garaitu gabearen rola jokatzen ari dela, Legioaren sortzailearena –9an, ostirala–. Ondoren etorriko dira Mundo Costrini Frantzia eta Argentinako taldea, “The Crazy Mozarts” publiko guztientzako ikuskizuna aurkeztera –12an, astelehena–; eta “Los dos hidalgos de Verona”, Shakespeareren aurreneko komedietako bat, Britainia Handiko Cheek by Jowl konpainia ospetsuak aurkeztuta, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalarekin batera –16an, ostirala–.

Horrez gain, urrian ondoz ondoko bi estreinaldi izango ditugu. Lehena, “Cran casting”, Roger Bernat Kataluniako zuzendari eta artista ezagunarena, Teatrodix Phestivalen ekoizpen eszeniko kooperatiboa da, Gayarre Antzokiarekin lankidetzan –21ean, asteazkena–; eta bigarrena, “Heisenberg” lanaren gaztelaniazko bertsioaren debuta –22an, osteguna–, Fernando Bernués zuzendari eta José María Asín eta Naiara Arnedo protagonista dituela.

Halaber, hil honetan, itzulera handietako bat izango dugu, José María Pourena, “Gigante” aurkezteko, iritzi-askatasunaren eta ardura publikoaren mugei buruzko gogoeta bat –24an eta 25ean, larunbata eta igandea–; eta Italiatik Gayarrera Teatro delle Ariette itzuliko da, lehenbiziko aldiz etorri zenetik 17 urtera, “Teatro da mangiare?” berezia erakusteko –27an eta 28an, asteartea eta asteazkena–.

Urria amaitzeko, Mexikoko Cecilia Suárez aktorea “El invencible verano de Liliana” lanean murgilduko da –31n, larunbata–. Cristina Rivera Garzak idatzitako izen bereko eleberrian oinarrituta dago, Pulitzer saria jasoa 2024an. Hain zuzen, mutil-lagunak bere ahizpa hil aurretiko gertakariak berreraikitzen dira bertan.

AZAROA

Aitana Sánchez-Gijón Gayarrera itzuliko da, hiru emanaldi eginez, azken urteko antzerki-arrakastetako bat aurkezteko: “Malquerida”, Jacinto Benavente Literaturako Nobel saridunaren maisulana –6an, 7an eta 8an, ostirala, larunbata eta igandea–.

 

Haren ondotik, hauek etorriko dira: “Teoría King Kong”, testu feminista handietako bat, Virginie Despentes Frantziako idazle eta zinemagileak sinatua –10ean, asteartea–; “La ópera de los tres centavos”, Bertolt Brechten kapitalismoaren kontrako lan mitikoa, Coque Malla buru duela –14an eta 15ean, larunbata eta igandea–; eta hilari amaiera bikaina emateko, Londresko talde makabroena, The Tiger Lillies, Gayarrera etorriko da, Kataluniako La Perla 19-rekin batera, ilunpe eta ukelele artean, “A Macbeth Song” musikal-kabaret-kontzertua eskaintzeko –26an, osteguna–.

ABENDUA

Javier Cámara, Marta Nieto, Emilio Tomé eta Israel Elejaldek “Verborrea” aurkeztuko dute, gizartearen alde ilunari buruzko tragikomedia –2an, asteazkena–; eta Ane Sagüés nafar aktore eta sortzaile eszenikoa “Irakurri, sortzeko” dramaturgia-esperimentazioko ekimen baten gunea izango da, “Un exorcismo pop” saioarekin –1ean, asteartea–.

Denboraldiko hirugarren estreinaldia Julia Montejoren “Teresa y Juana” izango da. Antzezlan horretan, iragana eta oraina solasean ariko dira, emakumeak zeharkatu eta zeharkatzen dituzten gizarte-aginduei erronka jotzeko –8an, asteartea–; eta publikoak “Fronteras” ezagutzeko aukera izango du, Andrés Limaren azken proposamenetako bat, Carolina Yuste eta Eneko Sagardoyrekin. Ekoizpenak XXI. mende honetako zauri ireki askoren ispiluaren aurrean jarriko du ikuslea: irailaren 11ko atentatuak, Siriako gerra, Mendebaldera iristeko beren bizitza jokoan ipintzen dutenen bizitza, Mendebaldeko axolagabetasuna baita ospearen kultura eta kazetaritza -11n eta 12an, ostirala eta larunbata-.

 

Halaber, koliseora etorriko dira “7 urte” euskarazko thriller morala, Kandido Urangarekin (aktore-multzoko aktore onenaren Feroz saria jasoa azken urtean, “Maspalomas” filmean jokatutako rolarengatik), –16an, asteazkena–; eta “El entusiasmo”, Zentro Dramatiko Nazionalarekin batera ekoitzia, zeinak tarteko adineko krisiari heltzen dion ironiaz eta samurtasunez –18an, ostirala–.

Urte amaieran, Chuchín Ibáñezek agur esango die agertokiei, “Con el último trago nos vamos” aurkeztuta, kideekin eta artista gonbidatuekin –26an, larunbata, 17:00etan eta 20:30ean–. Eta Eguberrietako proposamenak, familientzakoak, iritsiko dira: Moi Jordana Compañía de Circoren “Mon petit cirque” -27an, igandea-, Trencadísen “La bella durmiente. El musical de los recuerdos” -28an, astelehena-, Leandre konpainiaren “Fly me to the Moon” -29an, asteartea- eta Teatro Gorakadaren “Moko”, euskaraz, Bilintx bertsolariaren haurtzarorako bidaia -urtarrilaren 4an, astelehena-.

URTARRILA

2027an, Ron Laláren umore irrigarriak eta jatorrizko musikak Gayarre hartuko dute, “La desconquista” saioan –9an, larunbata–; Pedro Miguel Martínezek, nafar aktore batzuekin batera, “Soñando con Lorca” aurkeztuko du, irakurketa dramatizatuko formatuan –14an, osteguna–; eta Julián Lopez eta Cándela Serratek barre eginaraziko diote publikoari “53 domingos” emanaldiarekin, –17an, igandea–.

Gainera, Marta Juánizek “En un bosque oscuro y profundo” thriller psikologikoa estreinatuko du, Israel Elejalderen zuzendaritzapean –22an, ostirala–; Cristina Medinak “La Partenaire” partekatuko du eta bai haren fantasia, umore eta magiazko mundua ere –29an, ostirala–; Carlos Hipólito antzerki garaikideko antzezlan gailurretako batekin itzuliko da, “Largo viaje hacia la noche” Eugene O’Neill Literaturako Nobel saridunaren sorkari intimoenarekin –30ean, larunbata–; eta Galiziako Chévere konpainiak, 2014ko Antzerkiko Sari Nazionala jasoak, “Ictus. Anatomía de “La última lección de Castelao” aurkeztuko du, memoria historikoa eratzen duten narratibak ikertzen dituen antzerki dokumentaleko sorkaria –otsailaren 5ean, ostirala–.

ABONAMENDUAK ETA DESKONTUAK

Programazioko abonu orokorrak daude eskuragai, sei eta hamabi ikuskizunetarako (Cantando bajo las balas, The Crazy Mozarts, Leer para crear: Un exorcismo Pop, Eguberrietako ikuskizunak, Soñando con Lorca, Grandes Intérpretes y La Pamplonesa ezik).

Eta bai berariazko abonuak ere, Interpretatzaile Handien eta La Pamplonesaren kontzertuen zikloetarako.

Horri guztiari gehituko zaizkio ohikoak diren deskontuak: % 50ekoa, Gayarre Gazte moduan izena emanda daudenentzat (Gaboentako ikuskizunetan ezik) eta langabezian daudenentzat; % 15ekoa, 65 urtetik gorako pertsonentzat; % 5ekoa, familia gurasobakarrentzat eta ugarientzat; eta % 20koa, 20 lagunetik gorako taldeentzat.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad