“Pulgas: humor corrosivo / Koxkak: umore garratza”, una mirada ácida a la sociedad actual

Pez Limbo, formatu txikiko piezen sorkuntzan erreferentea den euskal konpainiaren zigilupean, Gayarrera iritsiko da ostegun honetan, hilak 24, "Koxkak: umore garratza / Pulgas: humor corrosivo". Hurbiltasuneko esperientzia eszenikoa da hura, antzerkia metro gutxira sentitzeko diseinatua eta 20-25 minutuko pieza laburren bidez ikuslegoa komedia eta kritika sozial zorrotzezko joko batean murgiltzen duena.

Bi emanaldi izango dira: 18:00etan gaztelaniaz eta 20:00etan euskaraz.

HIRU PIEZA KOMIKOZ OSATUTAKO OBRA

Eguneroko egoerak eta portaerak umorez zalantzan jartzeko gaitasuna da Pez Limboren ezaugarrietako bat. Raúl Caminok zuzentzen du Begoña Martín Treviño, Ainhoa Alberdi, Eduardo Hernando eta Camino bera protagonista dituen antzerki-hiruko hau.

Lehen proposamenean, “Madame B” medium ospetsua ezagutuko dugu, beste mundutiko pertsonekin kontaktua eskaintzen duena. Bere kontsulta esoterikoan, maitasuna, osasuna eta lanari buruzko zalantzak argituko ditu.

“Homo Amabilis”en ikusleak pertsona baikorrentzako birgizarteratze-zentro bateko ebaluazio-batzordearen parte bilakatuko dira. Bertan, aztertutako espezimena gizartera itzultzeko prest dagoen edo gizarteratzerako modu atseginegian jokatzen jarraitzen duen ebaluatu beharko dute. Gizarte lehiakorrari eta arauetatik ateratzearen ondorioei buruzko gogoeta da.

Eta azkenik, “Margarita Molotov”ek kemen, desira eta gizatasunaren koktel eldarniotsua eskainiko du, pudorerik gabe beren irrikak lortzeko prest dauden bi emakumeren bidez.

Sarrerak leihatilan eta HEMEN daude eskuragarri, 10 €-ko prezio bakarrarekin.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad