“Cantando bajo las balas”, una sátira musical para desarmar la violencia

Antonio Alamok idatzi eta Asier Andueza nafarrak zuzendutako "Cantando bajo las balas" antzezlana izango da ikusgai ostiral honetan, urriak 9, 20:00etan, Gaiarre Antzokian.

Luna Hiena Interacciones Culturalek ekoitzia, lanak, umore beltzetik, esperpentotik eta kabaretetik abiatuta, frankismoaren lehen ekitaldi ofiziala jorratzen du, 1936ko urriaren 12an Salamancako Unibertsitateko Paraninfoan egin zena. Muntaiak José Millán-Astray jenerala, Legioaren sortzailea, eta ekitaldi hartan Miguel de Unamuno idazle eta errektorearekin izandako liskar ezaguna ditu abiapuntu.

Ane Gabarainek Millán-Astray hezurmamitzen du bakarrizketa gisa planteatuta dagoen proposamen honetan; Marc Servera zuzeneko musikaz eta soinu-espazioaz arduratzen da oholtza gainean. Ikuskizunak satira eta komedia iluna erabiltzen ditu militarraren irudia berrikusteko eta diskurtso autoritarioen indarraz eta gorroto-diskurtsoen gorakadaz hausnartzeko.

 

Ikuskizunak Ane Gabarain Gaiarrera itzultzea dakar, Alfredo Sanzolek 2024an Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" klasikoaren egokitzapenean "La Poncia" antzeztu ondoren. Euskal aktoreak lau hamarkadatik gorako ibilbidea du antzerkian, zineman eta telebistan, eta 2024an bertan Emakumezko Aktore Onenaren Goya saria eta Platino saria jaso zituen "20.000 especies de abeja" lanagatik.

Ekoizpeneko talde artistikoa José Luis Raymondek eszenografian, Edurne Ibáñezek jantzitegian, David Bernuések argiztapenean eta Arturo Vargasek mugimenduaren zuzendaritzan osatzen dute.

Sarrerek 15 euroko prezio bakarra dute eta Gaiarre Antzokiko ohiko kanalen bidez eros daitezke, leihatilan zein www.teatrogayarre.com webgunean HEMEN(sarrera bakoitzeko 0,50€ko kudeaketa gastuak online erosketetan).

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad