PULGAS: HUMOR CORROSIVO

PULGAS: HUMOR CORROSIVO

osteguna, iraila 24
Partekatu

*** Emanaldi hau gaztelaniaz da, euskraz ikusteko sakatu hemen. 

Hiru pieza komiko laburrek eratzen dute proposamen hau. Hain zuzen, “Madame B” ezagutuko dugu, maitasunari, osasunari eta lanari buruzko zalantzak argitzeko prest dagoen medium ospetsua; “Homo Amabilis”, egun indarrean dagoen ingurune lehiakor honetan galzorian dagoen espeziea; eta pudorerik gabe beren irrikak lortzeko prest dauden bi emakume, “Margarita Molotoven”.

Gasteiztik, Pez Limbo konpainiak antzerki-hiruko hau aurkeztuko digu, umorearekin eta gertutasunarekin, inguruan dugun errealitateari buruz hausnartzen duena.

Edukiera murriztuko ikuskizuna. Gayarre Antzokiko eraikinetik lekualdaketa duena. 

Iraupena

75 minutu

Fitxa artistikoa

Dirección | Zuzendaritza: Raúl Camino. Intérpretes | Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Ainhoa Alberdi, Eduardo Hernando. Escenografía | Eszenografia: Eskenagorri. Vestuario | Jantzitegia: La Funambulista. Una producción de Pez Limbo.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad