KORRIKA KULTURALA | BADON*

18 urtarrila, 2024
- 18 urtarrila, 2024

KORRIKA KULTURALA | BADON*

osteguna, urtarrila 18
Partekatu

Badon opera posdramatikoa da, euskal kultura eta haren kanonak berrikustea duena helburu, horretarako hainbat diziplina uztartuz, hala nola zuzeneko musika, dantza zein zuzeneko proiekzioak. Jolasaren bitartez, etorkizun utopiko espekulatibo bat proposatzen du. Eszena sorkuntza honek esperientzia estetiko eta zentzumen bidezkol bat dakarkio publikoari, denok partekatzen dugun iruditeriatik sortutako mundu posible bat.

Ikuskizun hau diziplina anitzeko hausnarketa artistikorako eta sorkuntza kolektiborako laborategi baten emaitza izan da, Korrika Kulturalaren ekimenaren parte dena. Musika- eta antzerki-elementuek funtzio nabarmena dute antzezpen osoan zehar, baina nahasketaren ondorioz ez da ohiko kontzertu bat, ezta antzezlan bat ere. Hortik datorkio "Badon opera postdramatikoa" izenburua.

Bere sortzaileek adierazten duten bezala, "Badon, gure buruak berpentsatzeko-berreraikitzeko ariketa da, baina batez ere, eta denaren gainetik, gure buruak ospatzeko FESTA BAT".

Dossier-informativo / Informazio-txostena.

ORGANIZADO POR EUSKARAZ KOOP. E

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Dirección escénica / Zuzendaritza eszenikoa:Marina Suárez. Artistas / Artistak: Ainara Gurrutxaga, Oihana Vesga, Xanti Agirrezabala, Ines Osinaga, Marina Suarez. Texto y escenografía / Testua eta eszenografía: equipo creador / sorme-taldea. Música | Musika: Ines Osinaga. Creación de vídeo en directo / Zuzenko ikus.entzunezkoen sormena: Itziar Garaluce. Mirada externa / Kanpo-begirada: Edurne Azkarate. Diseño de luces / Argiztapena-diseinua: Elena García. Trajes / Jantzitegia: Julene Gregorio. Una producción de Mauriziak ez dau inor hil eta AEK. / Mauriziak ez dau inor hil eta AEK-ren ekoizpena.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad