ADIORIK EZ (NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTÁN)
ADIORIK EZ (NI FLORES, NI FUNERAL, NI CENIZAS, NI TANTÁN)
Ikuskizun hau EUSKARAZ da eta gaintituluak ditu gaztelaniaz.
——————————————————————————————–
“Adiorik ez”, samurtasun eta gizatasun istorio bat da. Zainketa aringarrietan eta «ondo hiltzean» zentratuta, bizitzari pozik aurre egitera eta bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia da pieza. Mundu hau minez eta sufrimenduz utzi zuten guztiei egindako kantua. Azken etapa honetan irribarrea inoiz galdu gabe laguntzen duten beste guztientzako errekonozimendua.
Bizitzari alaitasunez aurre egitera eta geure buruari bizitzaren amaiera nolakoa izango den galdetzera bultzatzen gaituen bidaia da hau. Antzezlanak zainketa aringarriei heltzen die, eta aita-alaba batzuen (Santi eta Ane) bidaian jartzen du arreta, Europa osoko ibilbide zaharrenaren bitartez: Donejakue bidea. Heriotzari buruz hausnartzera, zer den ongi hiltzea eta bakoitzak bere bizitzaren amaierari nola egiten dion aurre pentsatzera bultzatzen gaituzten istorioen arteko bidegurutze hau jaioko da hala.
La Dramática Errante euskal konpainia gurera itzuliko da “Altsasu” (2022) eta “Yerma” (2023) lanen ondoren.
EGILEAREN OHARRAK
«2019an, Espainia zainketa aringarrien estatuko lege bat onartzear egon zen. Urte hartako otsailean, Senatuak heriotza duinaren lege gisa ezagutzen zen lege-proposamen hori eztabaidatu zuen, baina hauteskundeak aurreratzeak behin betiko baiezkoa zapuztu zuen. Orduz geroztik, zailtasun handiak izan dira zaintza horiei buruz dauden lege autonomikoetatik harago arau komun bat lortzeko.
2021eko martxoan eutanasia arautzen da Espainian. Aurrerapen hori alde batera utzita, eta kontuan hartuta biak osagarriak direla, ez baztertzaileak, eta edozein gizarte askeren aniztasunari erantzuten diotela, Zainketa Aringarrien Espainiako Sozietateak Gobernuari «bizitzaren amaierako bermeen, arretaren eta zaintzaren lege bat eskatzen dio, gure herrialdean hiltzeko prozesuan duintasuna ziurta dezan».
2021eko abenduan nire lagunik onenaren osaba minbiziak jota hil zen. Ni, haren bitartez, haren azken topaketen lekuko naiz, haren azken solasaldien lekuko, haren azken argazkiak elkarrekin. Badakit pribilegiatua dela, mundu hau lasai utzi duela, ondo zainduta eta bere ondoan gehien maite zuten pertsonekin. Badakit, halaber, beste pertsona askok ez dutela horrenbesteko zorterik eta bakarrik hiltzen direla min eta sufrimendu handiarekin.
Ane eta Santi Juaristiren istorioa gainditze, samurtasun eta gizatasun istorio bat da. Bizitzaren argi eta itzaleei aurre egitera bultzatzen gaituen bidaia; bizitzaren zati gisa heriotza presente egiten duena eta bizitza den bidaia honi agur nola esan nahi diogun erabakitzera bultzatzen gaituena.
María Goiricelaya
Gaztelaniazko gaintituluak APTENTekin elkarlanean.
TRAILERRA EUSKARAZ
TRAILERRA GAZTELANIAZ
Iraupena
Fitxa artistikoa
Autoría y dirección | Egiletza eta zuzendaritza: María Goiricelaya. Versión en euskera | Bertsioa euskaraz: Patxo Telleria. Intérpretes | Antzezleak: Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sánchez, Idoia Merodio. Escenografía | Eszenografia: David Pascual. Vestuario | Jantzitegia: Daniel F. Carrasco. Iluminación | Argiztapena: David Alcorta. Espacio sonoro | Soinu-espazioa: Ibon Aguirre. Visuales | Bisualak: Estudio Gheada. La Dramática Errante-ren ekoizpena.