1936 (asientos en escenario)
1936 (asientos en escenario)
NOTA: CLICANDO EN EL BOTÓN «ENTRADAS» PUEDES COMPRAR TICKETS PARA VER LA FUNCIÓN DESDE UN ASIENTO SITUADO EN EL ESCENARIO DEL TEATRO GAYARRE. SI PREFIERES COMPRAR ENTRADAS UBICADAS EN EL PATIO DE BUTACAS, PLATEAS, BUTACA DE PALCO Y/O ANFITEATRO CLICA AQUÍ.
————————————————-
EGILEA ETA ZUZENDARIAREN OHARRA
1936
1936ko uztailaren 18an Espainian izandako estatu-kolpe militarrak hiru urte luzeko gerra zibila eragin zuen. "Shock"a erregimen ekonomiko, politiko eta sozial bat ezartzeko gizarte baten aurkako kolpe bortitz gisa ulertzen badugu, 1936ko Espainia, 40 urte iraungo duen shock handi baten hasiera da eta oraindik eragin erabakigarria du Espainiako gizarteko estamentu eta klase guztietan.
Urte askoz, herrialde honetan historia ofiziala garaileen (hitz tristea), matxinatuen ikuspegitik kontatua izan da. Eta hezkuntza historikoaren gabezia hori gaur egun arte heldu da. Baina muntaia honen antzerki begirada ez da garaileen eta garaituen, lagunen eta etsaien dikotomian oinarritzen. Gure begirada analitikoa, kritikoa eta dokumentala izango da. Gure ardura gerra bat antzeztea da. Eta gerra ez da soilik gizarte gisa bizi dugun porrota, baizik eta urradura emozional izugarria. Anai-arreben arteko gerra zibila, guda guztien artean okerrena da. Antzerkiak emozio hori isla dezake. Ikusleak gogoeta egitea, gure nerabe eta gazteek uler dezatela eta denok bestearen lekuan jar gaitezela nahi dugu. Zer sentitzen da bonbardaketa batean, zure ideiengatik salatuko zaituzten bizilagunekin metro-geltoki batean babestuta zaudenean? Zer sentitzen da Malagako errepide batetik ihesi, armada alemaniarrak eta hegazkin italiarrek zaurituak, adinekoak eta haurrak akabatzen dituzten bitartean? Zer sentitzen da Guernica suntsitzeko erabakia hartuta? Nola bizitzen da lubaki batean heriotzaren zain? Zer da "paseoa"? Zer da izua?
Handiegia da gatazka, haren adarrak, kausak eta ondorioak. Baina antzerkia egiten saiatuko gara. Birgogoratzeko eta irudikatzeko balioko digun paisaia adierazgarri bat margotzen ahalenginduko gara, era berean zauriak deskubritu eta hobeto ulertzera eramango gaituzten galderak egiteko.
Odol handia egon zelako. Gerrak erregimen frankista ekarri zuen, elizak, armadak, aristokraziak eta masa sozial handi batek sostengatutakoa. Herria da neure burua kuestionatzera gehien naramana. Nola eta zergatik errepresioan oinarritutako erregimen bat babestu? Gizakia izanik, nola ez da humanista? Eta gaur egun? Lehen ultraeskuina estatu kolpeen ondorioz gailentzen zen, baina gaur hautestontzietan bozkatzen dituzte. Zergatik?
Andrés Lima
NOTA: LA FUNCIÓN DURA 4 HORAS Y MEDIA APROXIMADAMENTE EN TRES ACTOS CON DOS INTEMEDIOS
Primer Acto: 90 min aproximadamente + 10 minutos de intermedio
Segundo Acto: 90 min. aproximadamente + 10 minutos de intermedio
Tercer Acto: 45 min. aproximadamente.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Texto / Testua: Albert Boronat, Juan Cavestany, Andrés Lima y Juan Mayorga. Dramaturgia: Albert Boronat, Andrés Lima. Dirección / Zuzendaritza: Andrés Lima Intérpretes / Antzezleak: Blanca Portillo (José Antonio Primo de Rivera, Von Richthofen, Rosario La Dinamitera), Antonio Durán “Morris” (Queipo de Llano, Obispo Antonio Montero, Nicolás Franco), María Morales (Manuel Azaña, Largo Caballero, Clara Campoamor), Natalia Hernández (Yangüas Messía, Cardenal Gomá, Señora Guerra), Guillermo Toledo (General Yagüe, Alfonso XIII, General Miaja), Paco Ochoa (Pau Casals, George Orwell, General Mola), Alba Flores (La Pasionaria, General Rojo, Mika Etchebéhère), Juan Vinuesa (Francisco Franco, Norman Bethune, Ramiro de Maeztu).
Coro / Abesbatza: Asociación Juvenil Coro de Jóvenes de Madrid. Intérpretes / Interpreteak: Inés Alonso, Carolina Álvarez, Julia Avisbal, Irene Bello, David Blanco, Marcos Carvajal, Antonio Carlos Civantos, Agata Czaplicka, Marina Díaz, Eva Fernández, Sandra Fernández, Madeleine Fleming, Christian Galán, Raquel Gamella, Luis García, Alejandra Gascueña, Elena Gaubeka, Clara González, Arian Kazemi, Luar Lijó, Eugenia Martínez, Lucía Muñoz, Marta Olmeda, Pablo Pérez, Clara Pinos, Javier Pla, Lucía De Prado, Miguel Reviriego, Ignacio Risueño, María Rocano, Javier Sastre, Carla Tejedor, Guillermo G. Trueba, Sebastián Velayos y Carmen Villa.
Escenografía y vestuario / Eszenografia eta jantzitegia: Beatriz San Juan. Iluminación / Argiztapena: Pedro Yagüe. Música / Musika: Jaume Manresa. Videocreación / Bideo-sorkuntza: Miquel Àngel Raió. Fotografías / Argazkiak: Bárbara Sánchez Palomero. Una coproducción de CDN, Check-in Producciones y El Terrat.