LAS ASAMBLEÍSTAS (LAS QUE TROPIEZAN)
LAS ASAMBLEÍSTAS (LAS QUE TROPIEZAN)
*** Izena eman itxaron-zerrendan txarteldegian edota publicos@teatrogayarre.com helbidera idatzita.
Gure protagonistek urteak eta urteak, mendeak daramatzate harri berberekin, akats berberekin topo egiten. Gehienbat gizonezkoek sortutako legeek eragindako akatsak. Nemesis jainkosak, bidegabekeria hori ikusteaz nazkaturik, emakumeak sorgintzea erabakitzen du, elkartu eta kontzientzia har dezaten.
Praxagora buru dutela, elkarrekin gizonen arropa lapurtu eta batzarrean sartu beharko dira, ezarritako legeak bidezkoagoengatik eta berdintasunezkoagoengatik aldatzeko. Gau bakarra izango dute, ordea, egunsentiarekin mendixkan egiten den batzarrera heltzeko baso handia zeharkatuz. Bidearen iluntasuna arriskuz eta beren bizitzak islatzen dituzten ispiluz beteta dago…
Horiei eta haien beldurrei aurre eginez, ebatzi beharko dute zer legek eragingo duten azkenean dena aldatzea, behingoz eta betiko. Batzarkide hauek barre-algaraka gizartean dugun paperari buruz hausnartzea eginaraziko digute baita inplikatzera.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egiletza: José Troncoso. Dirección | Zuzendaritza: José Troncoso. Intérpretes | Antzezleak: Sílvia Abril, Gabriela Flores, Rocío Marín, Maite Sandoval, Maribel Salas, Pepa Zaragoza. Escenografía | Eszenografia: Alessio Meloni. Vestuario | Jantzitegia: Pier Paolo Alvaro. Iluminación | Argiztapena: Juan Gómez Cornejo. Música | Musika: Mariano Marín. Una coproducción del Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida y El Terrat.
