UNIKO

2 urtarrila, 2023
- 2 urtarrila, 2023

UNIKO

astelehena, urtarrilak 2
Partekatu

* Ikuskizun hau euskaraz da.

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

UniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu gabe.

Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen andereñoa, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.

Teatro Paraisoren ekoizpena. | Adin gomendatua: +6 urte. 

Esku-programa | Eskuko programa. 

Dossier informativo | Informazio dossierra. 

 

Iraupena

65 minutu

Fitxa artistikoa

Autor y director | Egilea eta zuzenria: Iñaki Rikarte. Intérpretes | Antzezleak: Peñi Léon, Aritz Bengoa, Maitane Goñi. Marioneta | Txotxongiloa: Javi Tirado. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez. Iluminación | Argiak: David Alkorta. Música | Musika: Bingen Mendizabal.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad