Urriaren 17an, osteguna, Gayarre Antzokiko 2024-2025 denboraldia abiatuko da datorren urteko otsailaren 2ra arte luzatuko den programazioarekin. 40 ikuskizunek osatzen dute datozen hilabeteetarako eskaintza eszeniko anitza eta heterogeneoa, tailerrak eta bestelako jarduerak barne hartzen dituena (kontsultatu programazio liburuxka osoa hemen).
Sarreren salmenta orokorra ostegun honetan bertan hasiko da, hilak 19, 10:00etatik aurrera, bai leihatilan, bai www.teatrogayarre.com webgunean. Eskuragarri daude 4 eta 8 ikuskizunetarako programazio-abonamendu orokorrak, baita Gabonetako familia-antzerki zikloko eta La Pamplonesako abonu bereziak ere. Horrez gain, ohiko deskontuak daude eskuragai: ekoa Gayarre Gazte gisa izena eman duten gazteentzat eta langabezian dauden pertsonentzat, ekoa 65 urtetik gorakoentzat, koa guraso bakarreko familia zein ugarientzat eta ekoa 20 pertsonatik gorako taldeentzat.
PROGRAMAZIOAREN HASIERA, ITZULERAK ETA NAZIOARTEKO KONPAINIAK
Vania x Vania, Los farsantes arrakastatsuaren ondotik Pablo Remón antzerkigile eta eszena-zuzendari madrildarrak sortutako ekoizpen berriak emango dio hasiera denboraldiari. Proposamen berezi hau garatzerako orduan dramagilea Anton Txekhoven Osaba Vania antzerki klasikotik abiatu da bi ikuskizun ezberdin osatzeko, aktore berberek antzeztutako bi eszenaratze erabat desberdin dituztenak. Antzezle-zerrenda Javier Cámarak, Marta Nietok eta Israel Elejaldek osatzen dute, besteak beste. Urriaren 17an, osteguna, 1. bertsioa ikusi ahal izango da, eta biharamunean, ostirala 18, 2.a (bi egunetan, 20:00etan).
Juan Diego Bottok eta Sergio Peris-Menchetak osatutako tandema dago Ahmed Younoussirekin batera 14.4 obraren egiletzaren atzean (urriak 27, igandea, 19:00tan). Aktore marokoarra da antzerki bakarrizketa honen protagonista, hain zuzen ere, bere biografiari estu lotuta dagoen istorioarekin, Marokoko haurtzaro gogorretik hasita Gibraltargo itsasartea zeharkatu eta Espainiara iristeko odisearaino. Haren atzetik, aste gutxi batzuen buruan, Juan Diego Bottoren talentuaz gozatu ahal izango du Iruñeko ikuslegoak, oraingoan oholtza gainean eta lehen aldiz Una noche sin luna ahaztezinaren ondoren. Abenduaren 7an, larunbata (20:00) eta 8an, igandea (18:00), Nur Levi aktoreak eta Alejandro Pelayo (Marlango) pianistak lagundurik, Sobre las hojas de hierba ikuskizuna aurkeztuko du, hitzen magia eta musika uztartzen dituena, T. S. Eliot, Borges, Neruda eta/edo Lorcaren aurrekaria eta Ameriketako Estatu Batuetako poesiaren aitatzat jo izan den Walt Whitman omenentzeko.
Jo Strømgren norvegiar sortzaile ospetsuaren nazioarteko konpainiak lehen aldiz bisitatuko du Iruñea El ministerio de los sentimientos no resueltosekin (azaroak 17, igandea, 19:00etan), dagoeneko Mexiko, Suedia eta Panama bezalako herrialdeetako antzokietan ibili den ekoizpen eszeniko dibertigarri eta hipnotizatzailea. Ez da izango beste latitude batzuetatik helduko den proposamen bakarra. Buenos Airesko Perbacco konpainiak Una taularatuko du (azaroaren 30ean, larunbata, 20:00etan), Luigi Pirandello Literatura Nobel saridunak idatzitako Uno, ninguno y cien mil (1927) eleberriaren bertsio librea dena, Miriam Odorico argentinar aktore ospetsuak Espainian egingo duen bira berezian antzeztuko duena.
NAFARROAKO EKOIZPENEN ESTREINALDIAK
Gayarre Antzokiak lau estreinaldi absolutu izango ditu programazio honen baitan. Urriaren 29an, asteartea (20:00etan) Solo para Paquita helduko da, Luis F. Jiménez Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendari ohiaren gidaritzapean eta Marta Juániz protagonista duela. Azaroaren 8an, ostirala (20:00), Inextremis Teatrok Misoginia & Spoilers aurkeztuko du, Hedda Gabler Henrik Ibsenen antzerki klasiko handia bertsionatzen duen komedia.
Abenduko osteguna 19an (20:00), ostirala 20an (20:00) eta larunbata 21ean (19:00) Nafarroako Ganbera Operak (OCN) publiko orori zuzendutako opera berri bat estreinatuko du, Alejandro Dumas (aita) idazleak sortutako pertsonaia handienetako batean oinarritua. D'Artagnan y los jóvenes mosqueteros lehen aldiz aurkeztuko da Jesús Echeverríaren musikarekin eta Víctor Iriarteren libretoarekin. Azkenik, urtarrilaren 30ean, osteguna (20:00), Ion Iraizozek Instrucciones para Alberto González lan eszeniko berria oholtzaratuko du, Julio Cortázar idazle argentinarraren kontakizunetan inspiratutakoa.
ESTATU-MAILAKO ESZENAKO BESTE IZENBURU NABARMEN BATZUK
Datozen ia lau hilabete hauetan zehar, beste titulu batzuk iritsiko dira, hala nola Las asambleístas (las que tropiezan) komedia Silvia Abril eta Maribel Salasekin (urtarrilak 12, igandea, 19:00etan); María Galianak eta Lucía Quintanak La reina de la belleza de Leenane (urtarrilak 26, igandea, 19:00etan) aurkeztuko dute, Martin Mcdonagh antzerkigile anglo-irlandar ezagunaren opera prima saritua, gaztelaniarako bertsio berri honetan Juan Echanovek zuzentzen duena; El mar. Vision de unos niños que no lo han visto nunca hunkigarriak (azaroaren 14an, osteguna, 20:30ean), 1936an frankismoak fusilatutako Antoni Beinages maisu katalan gaztearen istorioa kontatuko du antzerkira egokituta – emanaldi hau Memoriaren Nafarroako Institutuaren kolaborazioarekin helduko da –; eta Pepe Viyuela Gayarrera bueltatuko da Guitón Onofre (el pícaro perdido)<rekin, uda honetan bertan Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian estreinatu berri dena (abenduaren 15ean, igandea, 19:00etan).
Carmen, nada de nadiek (azaroaren 24an, igandea, 19:00etan) Trantsizioan ipiniko du soa Carmen Díez de Riveraren begien bitartez, Adolfo Suárezen Gobernuko Lehendakaritzako Kabineteko burua, orain arte kargu hori bete duen emakume bakarra; ButacaZero galiziarrek, Zentro Dramatiko Nazionalarekin koprodukzioan, Iribarne antzeztuko dute (otsailaren 2an, igandea, 18:00etan), XX. mendeko Espainiako botere-borrokaren bilakaerari buruzko satira politikoa eta "komedia basatia", konpainiak azaltzen duen bezala, “Manuel Fraga Iribarne Espainian ezinbestekoa izan zen bigarren mailako pertsonaietako baten eskutik oinez ibilita”.
Abenduaren 26a, osteguna (20:00etan), izango da Nunca he estado en Dublínekin –bere gaztelaniazko bertsioan- barre egiteko azkenengo aukeretako bat. Markos Goikolea antzerkigile iruindarrak idatzitako antzezlanaren arrakastaren poderioz, beste herrialde eta hizkuntza batzuetarako egokitzapenak abian dira; Feriantesek objektuen antzerkiaren bidez barraken eta feriaren mundura hurbilduko gaitu (azaroak 3, igandea, 19:00etan); eta Alfredo Sanzolen Egun zoragarriak eszenatokira igoko da (azaroak 19, asteartea, 20:00etan), Ramón Barea aktore eta zuzendaria buru duen Bilboko Pabellón 6ko Gazte Konpainiaren eskutik.
Dantza garaikideaz gozatzerko aukera izanen dute ikusleek Dantzaz konpainiaren Distirak ikuskizunarekin (azaroak 27, asteazkena, 20:00etan), Giovanni Insaudo, Alexandros Stavropoulos eta Sarada Sarita nazioarteko koreografoek sortu duten programa hirukoitzarekin; Irakurketa dinamiko eta dramatizatuen bidez antzerki generoko klasikoak berreskuratzeko Nafar Ateneoarekin elkarlanean egindako ekimena aurten ere itzuliko da Berlin, Brecht, Kabarettekin (urtarrilaren 23an, osteguna, 20:00etan), Bertolt Brecht XX. mendeko antzerkigile handienetakoaren poema eta eszenetatik sortua; eta Pedro Lozano Bartolozzi iruindarra, Nafarroako Unibertsitateko kazetari, idazle eta irakasle emeritua izango da urtarrilaren 28an, asteartea (19:00) egingo den solasaldiaren protagonista. Bertan, Gayarre Antzokian bere haurtzaroko antzezpenei buruzko xehetasunak emango ditu eta estreinatzeke dagoen ""Al Gayarre con Pedro Lozano Bartolozzi. Siete décadas de recuerdos entre bambalinas" elkarrizketa dokumentalaren pasarte batzuk erakutsiko dira, Victor Iriartek egin duena Santi Echeverriaren errealizazioarekin.
MUSIKA ESKAINTZA ZABALA
Alor musikalari dagokionez, Christina Rosenvingek Los versos sáficos aurkeztuko du urriak 26ean, larunbata (20:00), 2024ko Letrazaurituak Jaialdiaren programazioaren parte ere dena. Nuria Fergók ahotsa jarriko dio “Abestiaren Dama Handiaren” musika-ondareari Toda una vida. Homenaje a María Dolores Praderan (abenduak 1, igandea, 19:00etan); pasa den urteko atzerapen ostean, Mastodonte, Asier Etxeandia eta Enrico Barbaroren musika proiektua, azaroaren 16ean, larunbata (20:00) izanen da.
Halaber, omenezko kontzertuetarako tartea izanen da programazioan, Mielotxin folk talde nafarrak bere 20 urteak ospatuko ditu taula gainean (urriak 19, larunbata, 20:00etan) eta Errobi, Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar mitikoa, bere sorreraren 50. urteurrena (urtarrilak 18, larunbata, 20:00etan). La Pamplonesari dagokionez sei datez osatuko ziklo berria eskainiko du, Atarrabiako Abesbatzak Un concierto para comérselo – Zizka-mizkak xaramelatuz kontzertua (azaroak 2, larunbata, 20:00etan) eta Iruñeko Ganbera Abesbatzak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Anton Bruckner konpositorearen obra handienetako bat interpretatuko dute (urtarrilak 17, ostirala, 20:00etan): Misa nº2 en mi m (1882ko bertsioa).
GAYARRERA FAMILIAN EGUBERRIETAN ZEHAR
Gabonetan familia antzerkiari eskainitako ziklo tradizionalaren barruan, Gayarrek lau titulu eskainiko ditu abenduan gaztelaniaz eta beste hiru euskaraz urtarrilean, guztiak 18:00etan. Hasteko, abenduaren 27an, ostirala, Nüshu iritsiko da, Cia Capicuak ekoitzitako zirku ikuskizun dibertigarria, bost akrobata, soka eta eskailera bertikalekin; hilaren 28an, larunbata, Las 4 estaciones...ya no son lo que eran, Producciones CheyMocheren kontzertu kementsuaren txanda izanen da, Gabonetako pertsonaia mitikoen bisitarekin; hilaren 29an, igandea, La bruja rechinadientes txotxongilo handien ikuskizuna, Katua&Galeak sinatzen duena. Azkenik, gaztelaniaz, astelehenean, hilak 30, La Roda Produccionsen Juan sin miedo y la casa encantada antzerki musikala izango da
Urtarrilean, osteguna 2an, ostirala 3an eta larunbata 4an, Gayarrek hiru ikuskizun eskainiko ditu euskaraz. Hala, hilaren 2an, Yarleku Teatro – El Punto Guneak 104. haurra aurkeztuko du, adiskidetasunari eta amets partekatuei buruzko lana; hilaren 3an, Teatro Paraisoren eskutik, Kutxartean antzeztuko da, 2024ko Clown Ikuskizun Onenaren FETEN saria irabazitakoa; eta 4an, Teatro Gorakadaren Kelonia eta itsasoa lanak amaiera bikaina emango dio zikloari, abesti itxurako ikuskizun samur eta dibertigarri batekin.
Sarrerak erosi ditzakezu jada hemen.