TODAS LAS CANCIONES DE AMOR
TODAS LAS CANCIONES DE AMOR
Eduard Fernández agertokietara itzuliko da Andrés Lima zuzendariaren eskutik, bizitza aldatzen ari dela ohartzen den emakume bati buruzko kontaketa honekin. Semearengatik sentitzen duen maitasuna garrantzitsuena dela ohartzen da. Emakumeari bizia badoakio, ordea. Ez du ongi gogoratzen edo aspaldiko gauzak gogoratzen ditu. Alzheimerraren astinaldiak dira. Semearengandik amarengana, amarengandik semearengana, antzezlanak oroitzapenen eta errealitatearen artean murgiltzen den pertsonaia baten hainbat egoeratara garamatza, eta testuinguru ilun batean sartzen gara, samurtasun izugarriz eta umore-sena inoiz galdu gabe.
Check-In Producciones, Eduard Fernández, Asuntos Culturales, Andrés Lima eta Teatros del Canalen koprodukzioa.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Santiago Loza. Dirección | Zuzendaritza: Andrés Lima. Intérprete | Antzezlea: Eduard Fernández. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan. Iluminación | Argiak: Valentín Álvarez. Vídeo-creación: MIquel Raió. Espacio sonoro | Soinu-espazioa: Enrique Mingo. Mapping: Emilio Valenzuela.