Tailerra: «Desberdintasunaren aurrean, ekin diezaiogun!». Adriana Salvo eta Iñigo Aranbarrirekin azaroaren 7an.

Antzerkiaren bidez emakumeen aurkako indarkeriaren forma sotilak edo genero-sozializazioaren bidez ikasitako beste jokabide sozial batzuk hausnartzea, ezagutzea, berrezagutzea eta ikusaraztea dira tailer honen helburuetako batzuk. Berdintasunaren arloan Arte Eszenikoek duten izaera eraldatzailea aztertu nahi duten pertsonei zuzenduta dago.

Tailer hau azaroaren 3an, osteguna, 20:00tan Gayarre Antzokian antzeztuko den "Llueven vacas" emanaldiarekin lotuta dago.

INFORMAZIO LABURRA TAILERRARI BURUZ ( aquí): 

  • Hizlariak: Adriana Salvo eta Iñigo Aranbarri (Boga-Boga konpainia).
  • Data, ordua eta lekua: azaroaren 7an, astelehena 16:30etatik 19:30etara Gayarre Antzokian (entsegu gelan).
  • Izen-ematea: URRIAREN 27 ARTE, OSTEGUNA HEMEN SAKATUZ. 
  • Balioa: General: 15€. | Berezia (Gayarre Lagun, Irakasle Pasea, Gayarre Gazte eta NAPAE, AESZE.Na, ESNA-ko kideak): 6€.
  • Helburuak: 1) Antzerkiaren bidez emakumeen aurkako indarkeriaren forma sotilak hausnartzea, ezagutzea, hautematea eta ikusaraztea. 2) Obran agertzen diren maitasun erromantikoaren ideia batzuk desmuntatzea. 3) Tresna eszenikoen bidez, genero-sozializazioaren bidez ikasitako jokabide sozialak esploratzea eta ezagutzea (adibidez: emakumearenganako mendetasuna, konplazentzia, segurtasunik eza/nagusitasuna, pribilegioa eta gizonarenganako sendotasuna).

Edozein zalantza argitzeko idatzi producciones@teatrogayarre.com-era.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad