SOPA DE POLLO CON CEBADA (lectura dramatizada)

20 urria, 2022
- 20 urria, 2022

SOPA DE POLLO CON CEBADA (lectura dramatizada)

osteguna, urriak 20
Partekatu

IRAKURKETA DINAMIKO ETA DRAMATIZATUA. | Hau desengainu baten istorioa da. Mundua alda daitekeela sendo sinesten duen langile-klaseko familia baten hasierako baikortasunetik narriadurara igaroko gara, bai narriadura fisikora eta bai ideologiko eta moralera ere urteen poderioz. Sarah ama da inoiz baino indar handiagoa duen borrokajarreran sendo mantenduko den bakarra. Kemen horren asmoa da bide-erakuslea eta inspirazioa izatea bizi ditugun garai zail hauetarako.

Nafar Ateneoaren ekimen hau genero dramatikoko funtsezko testuak berreskuratzeko modu gisa iritsiko da Gayarre Antzokira. Kasu honetan Weskerrek Khan familiari buruz idatzi zuen trilogiaren lehen zatia helduko zaigu, eskarmentu handiko talde batek esperientzia berezi honetan murgilduko gaituelarik.

IRAKURKETA DRAMATIZATUA AMAITZEAN, PEDRO MIGUEL MARTINEZ ZUZENDARIAK ETA ANTZEZLEEK SOLASALDI BAT EGINGO DUTE PUBLIKOAREKIN. 

El director Pedro Miguel Martínez.

Aktore eta eszena-zuzendaria, William Layton, José Carlos Plaza, Miguel Narros, Will Keen eta Arnold Taraborellirekin ikasi zuen, besteak beste. Antzerkian, Miguel Narros, José Carlos Plaza, Tamzin Townsend, Alfredo Sanzol edo Josep María Mestresen aginduetara lan egin du. Zarzuela antzokian dozena erdi muntaia egin ditu, aktore eta abeslari gisa.

Zineman Alejandro Amenábar, David Trueba, Icíar Bollaín, Jaime Chávarri edo Fernando León bezalako zuzendariekin lan egin du eta telebistako telesail askotan parte hartu du, hala nola «La casa de los líos», «La señora» eta «Paco y Veva». Zuzendari gisa, dozena bat muntaia egin ditu, eta horietako batzuk Gayarre Antzokian ikusi ahal izan dira, hala nola «Historia del zoo», «Orquesta de señoritas», «La discreta enamorada» edo «Nosotras».

Gayarre Antzokiak Nafar ateneoarekin elkarlanean egindako proiektua.

 

Iraupena

80 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Arnold Wesker. Versión y dirección | Bertsioa eta zuzendaritza: Pedro Miguel Martínez. Intérpretes | Antzezleak: Aurora Moneo, Jose María Asín, Marta Juaniz, Leire Ruiz, Txori García Uriz, Pablo Salaberri, Ion Barbarin.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad