ESTRENO | SIMULACRO
ESTRENO | SIMULACRO
Beautiful Stranger lan arrakastatsuaren ondotik, Ion Iraizozen proiektu berria da hau. Simulacron gizon eta emakume baten istorioan murgilduko da. Hauek etxean daude eta filme bat filmatu behar dute. Elementu guztiak prest dituzte filmaketarako: jantziak, tresneria, fokuak eta bideokamera bat. Filmeko eszena bakoitzak bi ezezagunen arteko topaketa bat deskribatzen du. Badirudi filmea beraientzat egiten dutela, ez dutela helburu komertzialik, beraiei buruz eta, bide batez, giza izaerari buruz zerbait ulertzen saiatuko balira bezala.
Gizaki gisa osatzen gaituena, funtsean, kontakizun bat da, geure buruari nor garen esaten diogunetik hasi eta erlijio, enpresa edo utopia politikoetaraino. Kontakizunak gara, beste kontakizun batzuen erdian. Geure buruari kontatzen dizkiogun fikzioen emaitza gara. Lehenengo topaketek fikziozko potentzial handia dute barruan. Une horiek gehiegikeria pixka batekin gogoratzen ditugu beti, eta edozein erlazioren bilakaera markatzen dute.
La Caja Flotante-ren ekoizpena.
Dossier informativo | Informazio dossierra.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Ion Iraizoz, Albert Pérez, Gloria March. Dirección | Zuzendaritza: Ion Iraizoz. Intérpretes | Antzezleak: Ion Iraizoz, Gloria March. Mirada externa | Kanpo-begirada: Albert Pérez. Escenografía | Eszenografia: Los Reyes del Mambo. Vestuario | Jantziak: Gloria March. Iluminación | Argiak: Ion Iraizoz, Rubén Millo.