RETORNO AL HOGAR
RETORNO AL HOGAR
Retorno al hogaren Harold Pinterrek (autore probokatzailea, 2005eko Literaturako Nobel Saria) oso modu gordinean erretratatzen ditu aita alargun batek bere seme-alaba helduetako birekin eta anaiarekin dituen mila kontraesan eta tirabirak. Seme zaharrena, itxura batean familian arrakasta duena, andrearekin iritsiko da, ordea, eta ekaitz-haizeak martxan jarriko dira. Izan ere, giroa itogarria eta zapaltzailea izango da, eta bertan inbidia eta elkarrenganako mespretxua nagusi izango dira familiako kide guztien artean.
Desleialtasuna, abusua, proxenetismoa eta begirada konbentzional baten pean jasaten ez dugun hori guztia zakarki eta begiramen berezirik gabe eskainiko dizkigute Daniel Veronese argentinarrak sinatu eta zuzendatutako egokitzapen honetan. Bidaia, emozio ilunenetan.
Producciones Teatrales Contemporáneas-en ekoizpena.
Dossier informativo | Informazio dossierra.
Programa de mano. | Eskuko programa.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Harold Pinter. Dirección y adaptación | Zuzendaritza eta egokitzapena: Daniel Veronese. Intérpretes | Antzezleak: Miguel Rellán, David Castillo, Fran Perea, Alfonso Lara, Juan Carlos Vellido, Silma López. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantziak: Lua Quiroga. Iluminación | Argiak: Ion Aníbal López.