Retablos mecánicos

30 y 31 de agosto (11:30-14:00 y 17:30-20:30h)

Retablos mecánicos

30 y 31 de agosto (11:30-14:00 y 17:30-20:30h)

Egunak eta ordutegiak

  • abuztua 30 11:30
  • abuztua 31 11:30
SARRERA DOHAINIK
Partekatu
Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on email
SARRERA DOHAINIK

Tabernako makinak kalera irten dira eta txotxongiloekin topo egin dute!

"Erretaula mekanikoak", Peus de Porc konpainiaren eskutik, txotxongiloak manipulatzeko aukera eskaintzen dizue, zuen aurkariari partida irabazten saiatuz. Errutina desberdinek proban jarriko dituzte zuen trebetasunak.

Horretarako, eskularru-txotxongiloen miniaturazko eszenatoki batzuk ipiniko dira, eta bertara gerturatzen zaretenek haiek manipulatzeko aukera izango duzue taberna zaharretako makinek zerabilten palanka eta botoien bidez.

Erretaulek partidaka funtzionatzen dute. Jokalari bikote bakoitzak palanken bidez borrokatzen dute, eta publikoak txotxongiloen antzezpen bat ikusiko balu bezala goza dezake partidaz.

Erretaulen estetika Ingalaterrako "Punch & Judy" miniaturazko eszenatokien estilokoa da (kolore konbinazio desberdinekin bakoitzarentzat) eta makinek estilo retroa dute zura eta burdina konbinatuz.

Erretaula bakoitzak errutina ezberdin bat irudikatzen du, txotxongilo antzerki tradizionalean inspiratua.

Publiko guztiarentzako ikuskizuna.

Lekua: fatxada.

Fitxa artistikoa

Idea, creación y producción | Ideia, sorkuntza eta ekoizpena: Xesco Quadras

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad