EDU SOTO | MÁS VALE SOLO QUE CIENTO VOLANDO. RELOADED.

EDU SOTO | MÁS VALE SOLO QUE CIENTO VOLANDO. RELOADED.

ostirala, iraila 15
Partekatu

Edu Soto bere ikuskizunik ero eta dibertigarrienean murgilduko da. Bakarrizketak, komedia musikalak, inprobisazioek eta publikoarekin egindako elkarrekintzek zuzenekora itzuliko dute artista sailkaezin hau. Izan ere, Edu Sotok zuretzat abestu eta dantzatuko du, eta ziur aski instrumenturen bat joko du eta zurekin abestiren bat konposatu, eta ezagutzen dugun bezala ezagututa, pertsonaia mordo baten azalean sartuko da azkenean. Artista honen buruan hegan dabiltzan txoriak erakutsiko dizkizun ikuskizuna. Baietz?

Artista polifazetiko eta diziplina anitzekoa. Katalunian jaioa, Madrilen bizi da egun eta bertan artista gisa garatzen jarraitu du: aktorea, abeslaria, musikaria, dantzaria eta inprobisazioaren eta interpretazioaren benetako maisua. Zinema, antzerkia, telebista eta musikalak ere egin ditu, eta hainbat astez egon da kartelean Madrilgo Gran Vían. Egia esan, oso gauza gutxik egiten diote aurre artista honi eta oso gutxik egiten dute berak adina lan. Umorearen, komediaren eta antzerki klasikoaren jenioa genero dramatikoan, hainbatetan erakutsi duen bezala.

—————————————————————————————————

EDAD RECOMENDADA | GOMENDATUTAKO ADINA +14 años (urte). 

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

Intérprete | Antzezlea: Edu Soto. | Una producción de Original Concerts.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad