NINO BRAVO GOGOAN
NINO BRAVO GOGOAN
Nino Bravo mito izatea ekarri zioten abestiek egun ere indarrean dauden gaiak lantzen dituzte. Askatasunari abestu zion zapalkuntza garaietan (“Libre”), bere ustez bizitza zenari (“Vivir”), etorkizun hobe baten bila bere herritik alde egin behar izateko zailtasunari (“Un beso y una flor”) eta hainbat arrazoirengatik sentipen handiak eragiten zizkioten lekuei (“América”), besteak beste. Baina nagusiki maitasunari abestu zion, bere alderdi guztietan: maitasun kartsua (“Te quiero, te quiero”), baina, batez ere, galdutako eta etsipenez oroitutako maitasuna (“Esta será mi casa”, “Mis noches sin ti”). Beharbada horregatik izango da denok uneren batean abesti horietatik oso hurbil sentitzen garela.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Solista / Bakarlaria Serafín Zubiri
Dirección / Zuzendaria J. Vicent Egea