PUERTAS ABIERTAS Y VISITAS GUIADAS 90 ANIVERSARIO

4 maiatza, 2022
- 7 maiatza, 2022

PUERTAS ABIERTAS Y VISITAS GUIADAS 90 ANIVERSARIO

Partekatu

Maiatzaren 3an Gayarre Antzokiak 90 urte beteko ditu. Bederatzi hamarkada pasa izanen dira Iruñeko Karlos III.a etorbideko 3. zenbakian dagoenetik. Zehazki 1932ko maiatzaren 3an berrinauguratu zen, 1841az geroztik Gazteluko Plazan okupatu zuen egoitza eraitsi ondoren. Fatxada berberarekin ireki zituen ateak berriro ere, eta ordutik, esku pribatuetan zein 1998tik Iruñeko Udalaren babespean, iruindarrek maite duten kultur gune bihurtu da.

Egun hori ospatzeko, Gayarrek jarduera programa bat antolatu du maiatzaren 3tik 7ra, astearte eta larunbata bitartean. Horrela, asteartean, hilak 3 (19: 00tan), Victor Iriarte kazetari, antzerkigile eta antzerki kritikariak sortutako 'URTEURREN BATEN KRONIKA' ekitaldia izango dugu, Teatrapo konpainiako kideekin batera. EKITALDI HONETARAKO SARRERA DOAKOA DEN ARREN, BEHARREZKOA IZANGO DA ALDEZ AURRETIK GONBIDAPENA JASOTZEA WEBGUNE HONETAN EDOTA TAKILLAN (asteartetik larunbatera, 17:30etatik 20:30etara).

Era berean, asteazkenean, hilak 4, eta larunbatean, hilak 7, bitartean ATE IREKIEN JARDUNALDIAK ospatuko dira. Horrela, nahi duen edonork aldez aurretik hitzordurik gabe sartu ahal izango da antzokira 12: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 20:30etara.

Gainera, egun horietan bertan, BISITA GIDATUAK hitzartu ahal izango dira TALDEENTZAT (ikastetxe, elkarte, enpresa eta beste erakunde batzuk) edota norbanakoentzat. Horretarako idatzi publicos@teatrogayarre.com posta elektronikora.

Maiatzaren 3tik 6era, 12:00etatik 14:00etara eta 17: 00etatik 21:00etara bitartean Gayarreko sarreran, Nafarroako Filmotekak ekoitzitako “Iruña, XIX. mende bukaera” izeneko IKUSENTZUNEZKO PIEZA ETENGABE PROIEKTATUKO DA. Filme honek Juan José Martinenaren testuak eta Javier Asin eta Montse Zabalzaren ahotsak ditu.

Azkenik, maiatzaren 3tik aurrera, Gayarrek 'DENBORAREN KAPSULA' berezia irekiko du. Bertan nahi duen persona orok mezu eta objektu adierazgarriak utzi ahal izango ditu. Kapsula honen xedea hemendik 10 urte barru hura irekitzea da, antzokiak 100 urte beteko dituen unean bere barruan gorde dituen objektu eta mezuekin erakusketa bat egiteko.

 

 

Iraupena

120 minutu
Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad