PEDRO PÁRAMO
PEDRO PÁRAMO
Juan Preciado Comala herri txikira itzuliko da, hil hurren zegoenean amari egin zion promesarengatik. Bertan, Pedro Páramo aitari, herriko jauntxo zaharrari, bere garaian eman ez ziena erreklamatzea planeatuko du. Baina Juanek herri huts bat besterik ez du aurkituko, non bizi izan zirenen mamu batzuk baino ez diren ibiltzen, eta aita egiatan nor izan zen eta herriko biztanleez, baita amaz ere, nola aprobetxatu zen jakingo du.
Mamuz beteriko istorioa, non samurtasuna eta indarkeria konbinatzen diren, ustelkeria, jauntxokeria eta gizakiaren funtsa salatzeko. Bi istorio paralelo, baina denboran aldenduta daudenak, kontatzen dituzten ezin konta ahala pertsonaia hezurmamitzeko erronkari helduko diote aktoreek, publikoak Juan Rulforen errealismo magikoaren samurtasuna sentitzea lortuz.
Juan Rulforen lanak –XX. mendeko Hego Amerikako narratibaren funtsezko adierazpidea– errealismo magikoaren samurtasuna baliatuko du ustelkeria eta botere-gehiegikeria salatzeko.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Autor / Egilea Juan Rulfo Dramaturgia / Dramaturgia Pau Miró Dirección / Zuzendaria Mario Gas Intérpretes / Antzezleak Vicky Peña, Pablo Derqui