OLVIDO FLORES. LAS MARAVILLAS DE JÚPITER

OLVIDO FLORES. LAS MARAVILLAS DE JÚPITER

August 30 - September 2
Partekatu

*** Ikuskizun hau Gayarre Antzokiaren fatxadan egingo da. 

1936ko uztailaren 18an, Gerra Zibilari bide eman zion Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistaren testuinguruan, Lodosara (Nafarroa) iritsitako Anastasini Zirkuko 50 artistaren troupea desagertu egin zen arrastorik utzi gabe. Diotenez, batzuk fusilatu egin zituzten eta gainerakoak tropak entretenitzera behartu zituzten.

"Argako erregina" antzezlanaren arrakastaren ondoren, Estefanía de Paz Asín PUBLIKO ORORENTZAKO objektuen antzerki-proposamen berri honekin bueltan da. Edertasun mingots, poesia, zirku eta gerra-istorioa, hogei bat ikusle hartzeko prestatutako karabana baten barruan kontatuko dena. Oroimenari eta inork lorerik eraman ez zien pertsona ahaztuei omenaldia izan nahi duena. Areto ibiltari berri honen barruan gozatu ahal izango den lehenengo miraria.

KONPAINIAREN IBILBIDEA

Estefanía de Paz Asín nafarra (Iruñea, 1981) diziplina anitzeko artista da, arte eszenikoen profesionala, beste konpainia, erakunde eta kolektibo batzuentzat lan egin duena, bere sortzaile izaera, abeslari, dantzari eta aktore gisa dituen trebetasunak konbinatuz. Hainbat ikuskizun egin ditu Nafarroako eta penintsulako agertokirik onenak zapalduz. Iruñean hasi zuen bere ibilbidea 1998an 17 urterekin. 20 urtetik gorako jarduera artistikoa dauka. Zirkuan, antzerkian, dantzan eta abeslaritzan trebatutako emakumea da.

Sustatzailea, ekoizlea, parte-hartzaile aktiboa, aktorea eta abeslaria ere bada, kaleko eta aretoko ikuskizun ugarietan. 2022an "Argako erregina" ikuskizunarekin Interpretazio Onenaren FETEN saria jaso zuen, eta Redescenako -Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sare Espainiarra- gomendatuen zirku ikuskizunen 5. Koadernoan errekonozimendua (2022ko urria), jaso du ere ekoizpen honekin.

———————————————————————————————————————-

EDAD RECOMENDADA | GOMENDATUTAKO ADINA: +8 años (urte).

Iraupena

20 minutos

Fitxa artistikoa

Autoría e interpretación | Egiletza eta zuzendaritza: Estefanía de Paz Asín. Intérprete | Antzezlea: Estefanía de Paz Asín. Vestuario | Jantziak: Edurne Ibáñez Huarte. Iluminación | Argiztapena: Mikel Navascués Allué. Música y sonido: Gorka Pastor Yerro. Fotos | Argazkiak: Kiko Ortega Lafuente. Vídeo | Bideoa: Jesús Iriarte Salinas.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad