Baccalà konpainia suitzarra Gayarre Antzokiko eszenatokira igoko da igande honetan, hilaren 16ean, publiko guztiei zuzendutako Oh! Oh! izeneko ikuskizunarekin. 2018an Pss Pss obrarekin bisitatu ostean, onomatopeiez osatutako izenburu batek izena ematen dio, beste behin ere, arratsaldeko 19:00tan antzeztuko den zirku ekoizpen honi. Emanaldiak, “Narices” Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiaren kolaborazioa dauka.
Keinuzko antzerkian kokatutako ikuskizun honek zinema mutuaren eragina du eta bere zuzendaritza Valerio Fassariren eta Louis Spagnaren esku egon da. Camilla Pessi eta Simone Fassari dira, berriz, muntai dibertigarri honen egile eta antzezleak, konpainiaren berezko dotorezia, adierazkortasun eta exekuzio akrobatiko handia dituena.
Oh! Oh! aktore bikote baten bizitzaren zati bat da. Beren buruaz ziur dauden eta aldi berean erabat galduta dauden bi pertsonaiek oholtzan egingo dute topo, gure aurrean, ustekabean. Hitzik gabe, umorearen, akrobazien eta giza-gorputzaren hizkuntza unibertsalaren bidez, biek aurkikuntza eta eraldaketa-bidai barregarri bati ekingo diote.
Compagnia Baccalà saritua berriro etorriko da guregana nazioarteko clown arloan ezinbestekoa den ikuskizun bat aurkezteko; tradizio luzea duen diziplina baten ikuspegi eguneratuak nabarmentzen dituen emanaldia eskaintzeko.
Sarrerak online erosi daitezke edota ostiral eta larunbatetan txarteldegian 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30etara zein igandean 18:00etatik aurrera.