NÜSHU

NÜSHU

ostirala, abendua 27
Partekatu

Nüshu josteko tailer transgresorea da, ehundaka bakero, masta bat, josteko makina bat, eskailera bat, harizko bobinak, soka leun bat eta bost emakume protagonista dituena. Lan egiten, josten, dantzatzen, barre egiten eta gora egiten duten akrobatak.

Nüshu ez da soilik zirku eta antzerki ikuskizun bat; belaunaldien arteko elkarrizketa bat baizik, ama, amona, alaba eta kideen arteko konexioari buruzkoa. Nüshuk artista hauen arteko lotura sinbolizatzen du, jolas, keinu eta barre bakoitzarekin istorio sentikor eta eraldatzaileak ehuntzen baititu. Eta haienn atzean garrantzi handiko mezu sozial bat: arroparen gehiegizko ekoizpena eta fast fashion gehiegizko kontsumoa.

Capicúa Kataluniako eta Aragoiko zirku konpainiak Gayarre bisitatuko du ikuskizun sentikor eta dibertigarri honekin.

GOMENDATUTAKO GUTXIENEKO ADINA: +6 urte. 

Iraupena

50 minutos

Fitxa artistikoa

Dirección artística · Zuzendaritza artistikoa: Francesca Lissia (Cia. EIA). Creación e interpretación · Sorkuntza eta antzezpena: Yolanda Gutiérrez, RebecaGutiérrez, Mari Paz Arango, Linda de Berardinis, Raquel Martos. Coreográfia · Koreografia: Mònica Rincón. Música · Musika: Víctor Morató. Iluminación · Argiztapena: Miguel Ángel García. Escenografía · Eszenografia: Cia. Capicua. Vestuario · Jantzitegia: Back to Eco ,Cia. Capicua. Una producción de Cía Capicúa. 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad