N.E.V.E.R.M.O.R.E (NUNCA MÁIS)
N.E.V.E.R.M.O.R.E (NUNCA MÁIS)
2002ko azaroa. Prestige-k, fuel astunez kargatutako beste petrolio-ontzi zahar batek, S.O.S. bat jaurti du denborale gogor baten erdian, Fisterra lurmuturretik 28 miliara. Sei egunez atoian eramaten dute, inolako helmugarik gabe, zama itsasora isuriz, eta zazpigarren egunean 3.000 metro baino gehiagoko sakoneran hondoratzen da. Etengabeko marea beltzak iristen dira Galiziako kostaldera. Berriro. Beste hondamendi bat. Hilaren azken egunaren ondoren, itsasoa entzuten jakin duten milaka lagunek, txapapoteak olatuei ezarritako isiltasun ikaragarriaren erdian, elkarrekin oihukatzen dute: ¡Nunca máis!
Grupo Chévere konpainia galiziarra Prestige-ren hondamendiaren 20. urteurrena bete denean itzuliko da Gayarrera obra hau antzeztera. «Ezer gertatu gabe mapatik ezabatu litezkeen herri horietako baten memoria kolektibora jotzeko modu bat da. Herri horrek, hala ere, 2002ko abenduan bere egin zuen belearen oihua, eta ez uten konbentzitu dena lehen bezala izango zela ziurtatzen zutenen gezurrek. Istorio hau kontatzea, gainera, Prestige-ren hondamendia inguratzen duen sorginkeria desegiteko modua da; hondamendiaz haratago zer dagoen ikustea eragozten digun petrolioaren kulturaren metafora bitxi perfektu bihurtua. Kutxa beltz baten barruan errinozero gris bat aurkitzea ezinezkoa balitz bezala».
Grupo Chévere eta Zentro Dramatiko Nazionalaren arteko koprodukzioa..
Dossier informativo | Informazio dossierra.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Grupo Chévere. Dirección | Zuzendaritza: Xron. Intérpretes | Antzezleak: Manuel Cortés, Miguel de Lira, Patricia de Lorenzo, Borja Fernández, Mónica García, Arantza Villar. Escenografía | Eszenografia: Carlos Alonso. Vestuario | Jantziak: Uxía P. Vaello. Iluminación | Argiak: Fidel Vázquez.