MUERTE DE UN VIAJANTE
MUERTE DE UN VIAJANTE
Willy Loman –Imanol Ariasek hezurmamituta– merkataritzako saltzailea da, lan egiten duen enpresari bere ahalegin eta ibilbide profesional guztia eman diona. Bere helburu bakarra bere familiari bere familiari, bere emakume eta seme-alabei, bizitza hobea ematea da. Azken hauei, gizarte-eskalan arrakasta eta aurrera egiteko anbizioa irakatsi nahi die. Langile nekaezina, orain, hirurogeita hiru urterekin, nekatuta eta ahitura dago. Gainera, egiten dituen salmentak ez dira lehengoak, eta, ondorioz, enpresan duen estatusa kolokan dago. Bere emakumearekin duen harremana ez dihoa ondo, eta seme-alabekikoak antzinako sekretu bat ezkutatzen du, erresuminez betetzen dituena eta familiaren egonkortasuna zapuzteko mehatxua dena.

Horrek guztiak, depresio- eta autosuntsitze-espiral batera eramaten du, non bere laguntza bakarra emaztea den, antza ulertzen dion bakarra. Gertaerak korapilatzen eta ametsak desagertzen diren heinean, dena amiltduz doa amaiera tragiko baterantz.
Gizakia ekoizteko gai denaren arabera bakarrik balio duen kapitalismo basatiaren ankerkeria, bete gabeko ametsengatiko frustrazioa eta gurasoek eta seme-alabek beren maitasuna adierazteko duten ezintasuna, bikote-harreman konplexuak, eta arrakasta lortzeko eta besteek onartua izateko beharra dira dramaturgia garaikidearen maisulan honen ardatzak. Gizakiari buruzko gogoeta izugarria da, eta klasiko gisa, joan den mendearen erdialdean idatzi zenean bezalako gaurkotasuna izaten jarraitzen du egun.
José Velascok OKAPI Producciones-entzat egindako ekoizpena.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Arthur Miller. Dirección | Zuzendaritza: Rubén Szuchmacher. Adaptación | Egokitzapena: Natalio Grueso. Intérpretes | Antzezleak: Imanol Arias, Fran Calvo, Cristina de Inza, Virginia Flores, Daniel Ibáñez, Andreas Muñoz, Miguel Uribe. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantziak: Jorge Ferrari. Iluminación | Argiak: Felipe Ramos. Fotos | Irudiak: Sergio Parra.