MAGÜI MIRA MOLLY BLOOM

igandea, urriak 15

MAGÜI MIRA MOLLY BLOOM

igandea, urriak 15

Egunak eta ordutegiak

  • urriak 15 19:00

Prezioak

15€

Partekatu

Mollyk ezin du lorik hartu. Bere pentsamenduak filtrorik gabe egiten du hegan bere desiorik sakonenetaraino, horietako batzuk eskandalagarriak batzuetan. Orduan partekatzen digu Mollyk bizitzarekiko duen grina, sexuarekin duen harremana baita bere printzipio femeninoak ere. Mollyk, bere buruaz ziur, bizi duen bizitzaz eta irudikatzen duen bizitzaz gozatzen du.

JAMES JOICE-N «ULISES» MITIKOAREN EGINDAKO ANTZERKI-EGOKITZAPENA, MAGÜI MIRAREKIN

Zer ote da emakume bat? -galdetzen zion James Joycek bere buruari, bere Ulisesen azken atala idatzi zuenean. 24.000 hitz. Punturik eta komarik gabe. Eta gizon ausart bat bezala, sartu zen Mollyren pentsamenduan. Kontraesan hutsezko pentsamendu amorragarri eta dardartia definitu zuen. 1922an argitaratzea lortu zuenean, irakurleek aho bete hortz utzi zuten Molly sailkaezin batekin, kapsulatu ezin zuten emakume batekin.

Emakume ezkondu batek ezin zuen horrela pentsatu. Izutu egin ziren bere bizitzako kaleetan zehar estropezuka zebilen emakume baten lotsagabekeriagatik, ezin ulertuzko bidegabeki zekien bizitza. Bere garrasi hunkigarriek, oxigeno garbiaren premia larriagatik, emakume eta gizon askoren arimak astindu zituen, eta orduan irrikaz irakurri zuten XX. mendeko funtsezko eleberri hau: Joycen Ulises.

1980an Magüi Mirak Molly Bloom hezurmamitu zuen lehen aldiz, publikoa eta kritika liluratu zituelarik. Egun berrogei urte geroago, Joycek idatzitako hitzak berak interpretatuko ditu berriro. 78 urterekin Molly berri batera hurbilduko gaitu, maitasun handiz eta umore handiz baita dramaturgia ausart batekin, Marta Torresen eta Magüi Miraren beraren zuzendaritzarekin.

Mirandez Producciones eta Pentación Espectáculosen ekoizpena.

Iraupena

80 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egiletza: James Joice. Versión y dirección | Bertsioa eta zuzendaritza: Marta Torres, Magüi Mira. Argiztapena | Iluminación: José Manuel Guerra. Vestuario | Jantziak: Helena Sanchis

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad