MARTHA GRAHAM DANCE COMPANY

20 urria, 2023
- 20 urria, 2023

MARTHA GRAHAM DANCE COMPANY

Partekatu

“Mendeko dantzaria” esaten ziotenak, besteak beste, Picasso eta Stravinskirekin batera jenio handien artean kokatuak, eta haren ondareak –181 ballet– dantza garaikidean iraultza egitea ekarri zion ausardia apartaren adibidea izaten jarraitzen du 1991n hil ondotik. Herentzia horren ondarea Martha Graham Dance Companyk zaindu eta eguneratzen du. Ameriketako Estatu Batuetako konpainia, 1926an sortua eta 50 herrialdetako baino gehiagotako publikoak eta kritikariek txalokatua, gurean izango da berriro Europan egiten ari den biraren harira, programa hirukoitz bat aurkezteko (xehetasun handiagoz aztertu hemen talde artistikoaren biografiekin batera).

PROGRAMA

Gau-jaialdiaren aurkezpena [5′]

Janet Eilber Martha Graham Dance Companyko zuzendari artistikoaren eskutik.

Errand into the Maze [14′]

Pieza hau 1947an estreinatu zen Gian Carlo Menottiren musikarekin, Isamu Noguchiren eszenografiarekin eta Martha Graham protagonista zuelarik. Bikotea Teseoren mitotik aske eratortzen da, honek labirintora bidaiatzen baitu Minotauroari, erdi gizon eta erdi piztia den izakiari, aurre egiteko, . Martha Grahamek Ariadnaren ikuspegitik kontatzen du berriro istorioa, labirintora jaisten baita Minotauroa konkistatzeko asmoz. "Errand into the Maze"-ren egungo ekoizpena Sandy urakanak dekoratuei eta jantziei eragindako kaltearen erreakzio gisa sortu zen. Bertsio honek, ekoizpen elementu klasikoak kenduta, gure ikuspegia intentsifikatu nahi du koreografiaren bidaia dramatiko eta fisiko horretan.

Canticle for Innocent Comedians [40′]

Martha Grahamek 1952an sortu zuen pieza hau, Ben Belitten 1938ko poemaren izenburua eta inspirazioa hartuz. 2022ko Canticle for Innocent Comedians hau jatorrizkoaren berrasmatze bat da. Koreografia guztiz berria da, baina Grahamen eredu estilistikoan oinarritzen da. Binetak Grahamen egungo izarrentzat berregin dituzte jatorri ezberdinetako zortzi dantzariz osatua, bakoitzak naturaren elementu ezberdin bat ospatzen du: eguzkia, lurra, haizea, ura, sua, ilargia eta izarrak.

· INTERMEDIO · [15′]

CAVE  [25′] 

2022an, Hofesh Shechter artista polifazetikoak sortu zuen obra hau konpainiako dantzarientzat eta dantzariekin batera, jendetzak elkarrekin modu sakonki primarioan eta konektatuan mugitzea (dantzatzea) eragiten duenaren funtsa bilatzen zuen bitartean. CAVEn, esentzia hau hain indar handiz irudikatzen da, non eszenatokian dantzatutakoaz haratago dihoan, gure publikoa barne hartu eta inspiratzeko. Emaitza erraietako mugimendu katartikoen esperientzia bat da, energia zinetiko partekatua duena.

Iraupena

120 minutu

Fitxa artistikoa

Marta Graham Dance Company. 

Errand into the Maze, 1947,  Martha Graham. Bailarines | Dantzariak: Alessio Crognale-Roberts y/eta Xin Ying. Música | Musika: Gian Carlo Menotti†. Iluminación | Argiztapena: Lauren Tribetti. Vestuario | Jantzitegia: María García. Foto | Argazkia: Dragan Perkovski.

Canticle for Innocent Comedians, 2022, Janet Eilber y Sonya Tayeh. Coreografía | Koreografia: Kristina and Sadé Alleyne, Sir Robert Cohan, Jenn Freeman, Martha Graham, Juliano Nunes, Sonya Tayeh, Micaela Taylor,  Yin Yue. Bailarines | Dantzariak: So Young An (Luna), James Anthony (Tierra y Estrellas), Alessio Crognale-Roberts (Agua), Laurel Dalley Smith (Viento), Meagan King, Lloyd Knight (Agua), Jacob Larsen (Sol y Luna), Antonio Leone, Devin Loh, Marzia Memoli (Fuego y Estrellas), Anne Souder (Tierra, Fuego), Leslie Andrea Williams (Fuego).  Música | Musika: Jason Moran. Iluminación | Argiztapena: Yi-Chung Chen. Vestuario | Jantzitegia: Karen Young. Fotos | Argazkiak: Luis Luque.

CAVE, 2022, Hofesh Shechter y Daniil Simkin. Coreografía | Koreografia: Hofesh Shechter. Bailarines | Dantzariak: So Young An, James Anthony, Alessio Crognale-Roberts, Laurel Dalley Smith, Meagan King, Lloyd Knight, Jacob Larsen, Anne Souder, Leslie Andrea Williams, Xin Ying.  Producción creativa | Sormen-ekoizpena: Daniil Simkin. Música | Musika:  Âme† and Hofesh Shechter. Iluminación | Argiztapena: Yi-Chung Chen. Vestuario | Jantzitegia: Caleb Krieg. Foto | Argazkia: Chris Jones.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad