Euren aholkulari fiskala bahitzeaz akusatutako lau jubilatu alemaniarri buruz argitaratutako 2010eko albiste batek abiapuntu gisa balio izan dio Alberto Iglesias antzerkigileari “Los secuestradores del lago Chiemsee” komedia beltza idazteko. Barco Pirata, Teatros del Canal eta Producciones Rokambolescasen koprodukzio hau igandean, hilak 9, 19:00tan antzeztuko da Iruñeko Gayarre Antzokian. Mario Gas, espainiar eszenako izen nagusienetariko batek zuzenduta, Manuel Galiana, Gloria Muñoz, Vicky Peña, Helio Pedregal, Juan Calot eta Alberto Iglesias egileak berak osatzen dute obraren antzezle-zerrenda.
Emanaldi honek, gainera, Teatro Español-eko zuzendari ohia den Mario Gas zuzendari uruguaitar emankorrarren itzulera suposatzen du Gayarre Antzokira, 2019an Viejo amigo Cicerón eta 2020ean Pedro Páramo tituluen visiten ostean.
BIKTIMA ALA BORRERO?
Antzezlanak bizitza osoa lanean eman ondoren aurrezkiak egun batetik bestera nola desagertzen diren ikusten duen jubilatutako lagun talde baten istorioa kontatzen du. Beren aholkulari fiskalak iruzur egiten die, ez dute justizian babesik aurkitzen eta, beraz, lehenengoa bahitzeko plan bat egitea erabakitzen dute. Eta hor planteatzen da obraren gatazka nagusia: nork egin du delitua, bahitzaileak edo bahituak? Nor izan zen zintzotasunaren mugak gainditzen lehena?
Iglesiasek azaltzen duen bezala, «2010. urtea zen. Espainian 2008an hasitako krisi ekonomikoa bizi genuen. Bazirudien dena gainbehera zihoala eta justizia, behartsuak babestu beharrean, botere ekonomikoen ondoan kokatzen zela, beste behin ere. Antzerkigile batentzat ia derrigorrezkoa zen gaira hurbiltzea. Baina nola? Antzerki sozialaren bidez? Antzerki politikoaren bitartez? Ez al da antzerki oro politikoa eta soziala per se? Horretan nenbilen, bat-batean egunkarian hurrengo albistea topatu nuenean: 'Alemaniako lau jubilaturentzako espetxea, bere zerga-aholkularia bahitzeagatik».
Baina, esplikatzen jarraitzen duenez, albiste honetako protagonistek bahiketa egiteko arrazoi bat zuten: «Aurreztutako guztia inbertitu egin zen eta inbertitutako guztia merkatuko zabortegian galdu zen. Bere ametsak ostikatu dituzte. Zure aholkulari fiskalak ez dizu jaramonik egiten. Baina haiek ez daude besoak gurutzatuta geratzeko prest. Eurena dena berreskuratu nahi dute, baina badakite zale hutsak direla».
Egileak “Los secuestradores del lago Chiemsee” muturreko egoera batek sortzen duen etsipenetik abiatuta eraikitzen du eta aldi berean istorio bat garatzen du, deskribatzen duenez, “eszena eta elkarrizketak hazi eta elikatzen dituen mundu aberats batekin: amets hautsiak, denboraren joana, memoria kaltetua, maitasuna, sekretuak, eldarnioa, umorea eta adiskidetasuna”.
Iglesiasek komedia beltz gisa definitzen du obra, ezin duelako burutik kendu, Ionescok hain ondo adierazten zuen bezala, "komikoa tragikoa dela eta gizakiaren tragedia irrigarria".
Sarrerak hemen erosi daitezke edota ostiral eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30etara zein igandean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.