LOS SECUESTRADORES DEL LAGO CHIEMSEE

9 urria, 2022
- 9 urria, 2022

LOS SECUESTRADORES DEL LAGO CHIEMSEE

igandea, urriak 9
Partekatu

2010. urtea, krisi ekonomiko betean, bizitza osoko aurrezkiak beren zerga aholkulariaren esku utzi dituzte bost erretirodunek. Aholkulariak, ordea, iruzur egin die, eta erretirodunek bizimodu lasaia izateko ametsa amesgaizto bihurtu da. Justiziaren babesa bilatu dute, baina, epaiketa galdu ondoren, azpilanean aritu dira aholkularia bahitzeko eta, hartara, hark dirua itzultzeko eskatzeko.

Alberto iglesias antzerkigileak, istorio hau sinatzen duenak, benetako gertaeretan oinarritu zen komedia beltz hau garatzeko.

MARIO GASAREN ITZULERA GAYARRERA

Aktorea, antzerki, zinema eta opera zuzendaria, Espainiar Antzokiko zuzendari ohia, Mario Gas (Montevideo, 1947) bueltan izanen dugu Gayarren traizioaz, moraltasunaz eta juztiziaz mintzo den obra berri honekin. Ehun ikuskizun baino gehiago egin dira bere zuzendaritzapean, horien artean Follies musikala (2012), Incendios (2016), Calígula (2018), Viejo amigo Cicerón> (2019) edota Pedro Páramo (2020).

Barco Pirata Producciones-en ekoizpena Teatros del Canal eta Producciones Rokamboleskasekin koprodukzioan.

Dossier informativo | Informazio dossierra.

Programa de mano | Eskuko programa.

 

Iraupena

105 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Alberto Iglesias. Dirección | Zuzendaritza: Mario Gas. Intérpretes | Antzezleak: Alberto Iglesias, Gloria Muñoz, Helio Pedregal, Juan Calot, Manuel Galiana y Vicky Peña. Escenografía | Escenografia: Sebastián Brosa y Silvia de Marta. Vestuario | Jantziak: Antonio Belart. Iluminación | Argiak: Paco Ariza.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad