Mario Gas, Baccalà eta Nerea Pérez de las Herasen itzulerek eta Iruñeko 72-22 Topaketek markatuko dute urria Gayarren

Gayarre Antzokiak hilabetea Los secuestradores del lago Chiemsee (igandea 9, 19:00) komedia beltzarekin hasiko du. Barco Pirataren ekoizpena da Teatros del Canal eta Producciones Rokambolescasekin batera Mario Gasen gidapean. Zuzendaria Gayarrera itzuliko da beste behin, 2019an Viejo Amigo Cicerón edota 2020ean Pedro Paramorekin, besteak beste, egindako bisiten ostean. Alberto Iglesiasek idatzitako lan baten eskutik egingo du itzulera, zeinek 2010ean argitaratutako albiste batetik abiatuta istorio kritiko eta garratz bat garatu duen engainu baten aurrean justizia bere esku hartu nahi duten erretiratutako lagun talde batek inguruan.

Igandean, hilak 16 (19:00), Baccalàren zirko eta clown-aren txanda izango da. Nazioarte mailan saritua izan den konpainia suitzarra Gayarrera itzuliko da, Pss Pssekin lortutako arrakastaren ondoren. Iruñera iritsiko da Antzokiak eta “Narices” Nafarroako Emakume Pailazoen Nazioarteko Jaialdiak kolaborazio baten bidez. Oh! Oh! da zirkuko obra honen izenburua. Ikuskizun maitagarria, fintasun handiz, hitzik gabe, umorearen eta akrobazien bidez bi aktoreren bizitzaren zati bat kontatuko duena.

Programazioaren hurrengo geldialdia Arnold Wesker antzerkigile britainiarraren Sopa de Pollo con cebada lanaren irakurketa dramatizatua izango da, 60ko eta 70eko hamarkadetako antzerki suminduaren adibide dena (osteguna 20, 20:00). Nafarroako Ateneoarekin elkarlanean egindako ekimen berri bat da, formatu honen bidez genero dramatikoko testu mitikoak berreskuratu nahi dituena.

Urriaren 22an, larunbata (19:00), Teatro del Barrioren Cómo hemos llegado hasta aquí antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute ikusleek. Olga Iglesiasek eta Nerea Pérez de Las Herasek sinatu eta protagonizatzen duten proposamena da. Azkena Gayarrera itzuliko da, 2020ean Feminismo para torpesekin heldu ostean. Gayarre Antzokiaren eta 2022ko Letrazaurituak Jaialdiaren arteko elkarlan bat da.

Biharamunean, igandea 23an (19:00) alegia, Harold Pinter Literaturako Nobel saridunaren Retorno al hogar iritsiko da, XX. mendeko antzerki britainiarreko klasiko ospetsuenetako bat dena. Daniel Veronese argentinar sortzaile ezagunak egokitu eta zuzendu du Producciones Teatrales Contemporaneas-en ekoizpen hau, Miguel Rellán, David Castillo eta Fran Perea protagonista dituena, besteak beste. Istorioa anaia zaharrena bere familiaren etxebezitzara itzultzean hastan da tentsio handiak eta kontraesan ugari ekarriko dituenak familia honen elkartzera.

IRUÑEKO 72-22 TOPAKETAK GAYARREN

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak antolatuta, Gayarre antzokiak hiru ikuskizun jasoko ditu bere baitan, nazioarte eta estatuko artista handien eskutik, besteak beste, Sol Picóren Malditas Plumas dantza eta kabarteko emanaldia (ostirala 7), Baró d'Evelen , zirko berriko emanaldia (asteartea 11 eta asteazkena 12) eta Niño de Elche eta Raül Refreeren Ecstasis musika emanaldia (osteguna 13). Euren proposamen artistikoek, ikuspuntu berritzaileetatik abiatuta, genero tradizionalak berrasmatzen dituzte, dantza, zirkua eta musika tarteko.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad