LOOP

28 abendua, 2023
- 28 abendua, 2023

LOOP

osteguna, abendua 28
Partekatu

Zer geratzen da emanaldi baten txaloen ostean teloia jeisten denean? Zer geratzen da emanaldi baten ostean eta "lanerako argi" batek bakarrik argitzen duenean espazioa? Nork jasotzen, ordenatzen eta garbitzen du agertokia? Nolakoa da eszenatoki huts bat? Zer gertatzen da orduan?

Aracaladanzak, Madrilgo konpainia ezagunak, sortu duen makineria eszenikoarekiko maitasun-karta da LOOP, 2022ko Dantza Ikuskizun Onenaren FETEN sariaren irabazle. Bertan, dantzariek, makinek eta elektrikoek, oihalekin, fokuekin, biltegiratze-kutxekin, banbalinekin, linoliozko zoruekin, eskailerekin, moketekin, koltxonetekin eta abarrekin batera, dantza funtzio magiko bihurtzen dute, non agertokia, bere elementuak eta gainean lan egiten dutenak protagonista bihurtzen diren.

Txalo eta txalo artean, emanaldia hasi eta berehala entzuten direnak eta amaitu bezain laster gertatzen direnak, ikusleak irudikaturiko abentura honen lekuko eta konplize izango dira batera.

EDAD RECOMENDADA · GOMENDATUTAKO ADINA: +4 años (urte). 

Dossier informativo | Informazio dossierra. 

Iraupena

55 minutos

Fitxa artistikoa

Idea y Dirección | Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera. Coreografía | Koreografia: Aracaladanza. Intérpretes| Antzezleak: Carolina Arija, Jimena Trueba, Lydia Martínez,  Jorge Brea, Jonatan de Luis, Aleix Rodríguez. Música | Musika: Luis Miguel Cobo. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantziak: Elisa Sanz (AAPEE). Iluminación | Argiztapena: Pedro Yagüe (AAI). Una producción de Aracaladanza. 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad