ESTRENO | LLUEVEN VACAS

3 azaroa, 2022
- 3 azaroa, 2022

ESTRENO | LLUEVEN VACAS

osteguna, azaroak 3
Partekatu

Gayarre Antzokian ikusi ahal izango dugun ESTREINALDI hau Fernando eta Margarita bikotearen istorioari buruzkoa da. Harreman bat bizi dute elkarrekin, eta harreman horretan “behi-jasa” esatea “maite zaitut”-etako faltsuenetakoa bihurtu da. Istorio honetako etxean, genero-indarkeria eguneroko kontua da. Etxe hori ez litzaiguke ezezaguna izan behar, ezta urruna edo arrotza ere. Etxe horretan bizi den sentimen ilun horri maitasuna esatea ankerkeria handienetako bat da, eta horixe aurkituko dugu: emazteari “maite zaitut”-etako okerrena esaten dion gizaseme bat.

Carlos Bek sinatutako testu honek bere egokitzapen zinematografikoa du, 2017an Malagako Zinemaldian aurkeztua, baina autorearen eta Boga-Bogaren eskutik lehen aldiz argia ikusiko du antzerkirako egokitzapenak.

Proiektu hau 2022ko Erriberriko Antzerki Jaialdiko egoitza artistikorako hautatua izan da.

Boga-Bogaren ekoizpena.

Informazio-txostena | Informazio dossierra.

*** Publikoarekin amaierako solasaldia duen ikuskizuna (sarrera doan).


KASU! EMANALDI HONEK JARDUERA OSAGARRI BAT DU: Ante la desigualdad, ¡ACTUEMOS!, Adriana Salvo eta Iñigo Aranbarrik emandako tailerra. | Azaroak 7, astelehena,16:30-19:30 bitarte. | Lekua: Gayarre Antzokia (entsegu gela). | Izen-ematea: Urriak 27 arte, osteguna. Info gehiago hemen.

 

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Carlos Be. Dirección | Zuzendaritza: Marina Suárez Ortiz de Zarate. Intérpretes | Antzezleak: Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri, Laura Penagos.  Creación | Sorkuntza: Boga–Boga. Escenografía | Eszenografia: Goizeder Izko. Vestuario | Jantziak: Aiora Ganuza. Iluminación y sonido | Argiak eta soinua: David Bernués (Acrónica Producciones). Asesoramiento artístico | Aholkularitza artistikoa: Olatz Gorrotxategi. Imagen gráfica | Irudi grafikoa: Sandra Vallejo.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad