LAS QUE LIMPIAN

martxoa 9

LAS QUE LIMPIAN

martxoa 9

Egunak eta ordutegiak

  • martxoa 9 20:00

Prezioak

8€

Partekatu

Ateko eskutokian kartel bat dago zintzilikatuta: “Mesedez, jaso logela”. Hondartzatik itzulitakoan, oheak eginda daude, eskuoihalak aldatuta eta bainugela garbi-garbi. Garbitzen dutenak dira, langileak prekaritatera bultzatzen duen turismo-sistema bat bizkar gainean daramaten ikusezinak. Komedia garratz honek hoteletako pisu-zerbitzariek lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko egindako borroka antolatuari buruz hitz egiten du. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru nahia dago.

Ikuskizun berri honetan, A Panadaría konpainia galiziarraren sortzaileek beren buruari galdetzen diote ea posible den lan honek duen balioa handitzea edota generotik aldentzea, turismo iraunkorrik ba ote dagoen edo garbitzailearen etxea nork garbitzen duen.

2019an “Elisa y Marcela” sarituarekin gure artean izan eta gero, A Panadería gurera itzuliko da lan berria aurkeztera. Geletako zerbitzarien borrokari buruzkoa da, lan-ingurunean esplotazioa,osasun-arloan abandonua eta generoagatiko eta gizarte-mailagatiko hainbat indarkeria pairatzen dituzten turismo-sektoreko langile emakumezkoei buruzkoa.

A Panadaría eta Zentro Dramtiko Nazionalaren arteko koprodukzioa.

Dossier informativo | Informazio dossierra. 

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Areta Bolado, Noelia Castro y Ailén Kendelman. Dirección e intérpretes | Zuzendaritza eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman. Escenografía | Eszenografia: Beatriz de Vega. Vestuario | Jantziak: Esther Quintas. Iluminación | Argiak: Del Ruiz. Música | Musika: Ailén Kendelman.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad