ESTRENO | LAGUN BELTZ ASKO
ESTRENO | LAGUN BELTZ ASKO
*** Ikuskizun hau euskaraz da gaztelaniako gaintituluekin.
Berandu da. Arimarik ere ez dabil kalean. Ixteko zorian dagoen edozein taberna da. Barnean, jabea eta haren lagun onena azken tragoa hartzen ari dira. Elkarren lagun bikainak dirudite, baina biek dituzte sekretuak eta traizioak ezkutuan. Batbatean, galduta dabilen gizon batek atea joko du eta Londresen duen alabari deitzeko mugikorra kargatzen uzteko eskatuko die. Gau luze baten hasiera izango da: ‘hemengoek’ lagundu besterik ez diote egin nahi hain urrundik datorren horri, ia ezer ulertarazi eta ulertu egin ezin duen horri. Era berean, taberna batean sartu eta bi anfitrioiek ezkutuan zituzten sekretuak nahi gabe nahasi dituen atzerritar baten istorioa ere bada.
Adiskidetasun mugagabea eta haren mugei buruzko komedia honen euskarazko bertsioa estreinatuko da Gayarre Antzokian lehen aldiz..
Ados Teatroa eta Bidebitarte Kooperatiba ekoizpena.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Texto y dirección | Testua eta zuzendaritza: Garbi Losada. Intérpretes | Antzezleak: Ramón Ibarra, Asier Hormaza, Asier Sota. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantziak: Ikerne Gimenez. Iluminación | Argiak: Xabier Lozano. Música | Musika: Javier Asín.