LA VIDA ES SUEÑO

LA VIDA ES SUEÑO

ostirala, martxoa 22
Partekatu

Mendi bati kateatutako printze bat. Gizon mozorroa duen neska gazte bat, mendeku bila. Iraultza, maitasuna, hilketa... Benetakoa da ala dena ametsa da? Jendaurrean 1635ean estreinatua, Declan Donellanek, britainiar zuzendari nazioartekoenetako batek, ustezko patu batek agindu gabe, bere bizitza itxuratzeko gizakiak duen askatasunean gunea jartzen duen antzezlan hau eszenaratuko du. Poloniako Basilio erregeak Segismundo semea giltzapetzen duenean hasiko da istorioa, erresumaren erorketa iragartzen duen profezia beteko den beldur…

ZUZENDARIAREN OHARRAK

Cheek by Jowl nazioarteko antzerki konpainiaren eta Espainiaren arteko lotura sendotuz joan da urteetan zehar, muntaia deberdinen garapenarekin eta antzezle zein profesionalekin eraikitako konexioak eta kolaborazioak bultzatuta. 1989an Londresko National Theatren 'Fuenteovejuna' ekoiztu ondoren, Cheek by Jowl Espainiako Urrezko Mendera itzuli da gaztelaniazko lehenengo ekoizpenarekin. Declan Donnellanek zuzendua eta Nick Ormerodek diseinatua, espainiar antzezleek osatzen dute aktore-zerrenda.

«Shakespeare, Sofokles, Calderon... Klasikoek biziraun egiten dute orainaz ari direlako beti: duela 400 urte izan edo gaur egun. Haiekin lan egiten dugu, denboran zehar bizirik mantentzen direlako. Gure autoengainuetan eta gure garaipenetan, gure harremanetan eta gure sistemetan arakatzen dute; eta gu geu zer garen jakiten laguntzen digute».

Egin edo izan. Calderonek iradokitzen du gure izurik handiena ez dela heriotzarena, existentziarik ezarena baizik, guztiz desberdina dena. Era berean, galdetzen digu ea gauzak egiteko arrazoi bakarra ez ote den hemen gaudela frogatzea.

Egile askok jorratu dituzte gai horiek, baina agian handienak erantzun errazak ez emateko bezain jakintsuak dira. Calderon ere ez da makurtzen, eskaintzen digun gauza bakarra galdera horien jabe izateko aukera da».

Ikuskizun honek eskola-emanaldi bat ere izango du ostiralean bertan, hilak 22, 11:00etan, Gayarre Antzokiak Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzat duen programazioaren baitan. 

Iraupena

120 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Calderón de la Barca. Dirección | Zuzendaritza: Declan DonNellan. Versión | Bertsioa: Declan Donnellan, Nick Ormerod. Intérpretes | Antzezleak: Ernesto Arias, Rebeca Matellán, Ángel Ruiz, Manuel Moya, Alfredo Noval, Goizalde Núñez, Irene Serrano, Antonio Prieto, Prince Ezeanyim. Escenografía y vestuario | Eszenografia eta jantzitegia: Nick Ormerod. Iluminación | Argiztapena: Ganecha Gil. Una coproducción de la Compañía Nacional de Teatro Clásico, Cheek by Jowl, LAZONA Teatro.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad