Ostiral honetan, hilak 23, arratsaldeko 17:30tan Estefanía de Paz Asínek emango dio hasiera gure programazio berriari "La Reina del Arga" obrarekin. Ikuskizun honek emanaldi bikoitza izango du bai ostiralean, bai larunbatean, 17: 30tan eta 19:30tan. Osotara lau emanaldi izango dira eta sarrerak agortu egin dira jadanik.
Zirkuaren historiaz eta funanbulismoaz mintzo den ikuskizuna da eta bereziki XIX. mendearen erdialdean jaio zen Remigia Echarreni buruzkoa. Hura izan zen Argako Erregina. 100 urte bete dira bere heriotzetik. Proposamenaren garapenerako Estefanía de Paz Asínek ikerketa prozesu bat egin du hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekaren bidez. Antzezlanean hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistiko uztartzen dira, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkua, clowna eta zirkua.
Bihar ostirala eta larunbatean Argako Erreginari buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu.