«La máquina y yo», Circo Dabitxi
«La máquina y yo», Circo Dabitxi
Keinuen bidez, makina bitxi baten eta pertsona "sinple" baten arteko erlazioaz aritzen da, sortzen duen pertsona baten eta eraldatzen duen makina baten artekoaz, detailezale baten eta handira dihoan makina baten arteko harreman bitxiaz. Nork edo zerk harrituko gaitu gehien?
Zirko vintageko ikuskizun honek pertsonaiaren sormen eta irudimenezko mundura garamatza, eta 4 urtetan zehar gauzatutako objektuen bidezko ikerketa islatzen du.
Keinu bidezko antzerki-zirkoa, haurrei eta familiei zuzendua non eszenografia makina mugikorraren protagonista eta ikuskizunaren parte bizia eta aktiboa da.
"La máquina y yo" Circo Dabitxi konpainiaren hirugarren ekoizpena da. Espainian, Frantzian eta Italian estreinatutakoa, besteak beste, hurrengo lekuetan parte hartu du: Leioako Umore Azokan, Sevillako CIRCADAn, Montegranaroko (Italia) PICen, Gijongo FETENen edo Iruñeko Harresien Jaialdian.
Ikuskizuna eraikinaren fatxadaren aurrean egingo da.