LA IMPORTANCIA DE LLAMARSE ERNESTO

larunbata, martxoa 16

LA IMPORTANCIA DE LLAMARSE ERNESTO

larunbata, martxoa 16

Egunak eta ordutegiak

  • martxoa 16 20:00

Prezioak

24€/19€/10€

Partekatu

1895ean idatzia, viktoriar garaiko Londresen girotutako antzerki klasiko honek itxurak eta bizitza bikoitzak ugariak diren gizarte baten arauen hipokresiaz mintzo zaigu. digu. Wildek makina bat lurralde sortuko ditu, eta bertan ibiliko dira paseoan bere pertsonaiak: maitasuna, desira, jatorria, konpromisoa, nortasuna, eta, batik bat, askatasuna, presente dagoena emanaldi osoan. Nola irits gaitezke osotasunez gu geu izatera? Non daude gutako bakoitzaren mugak?

Gizartearen hipokresiari buruz inoiz egin den erretratu garratz eta dibertigarrienetako bat. Komedia hau estreinatu eta hiru hilabetera, Oscar Wilderen ibilbide ospetsuak porrot egin zuen bat-batean bi urteko espetxe-zigorra ezarri baitzioten, bere bizitza pribatuaren lotsagabekeria egotzita. Idazleak, hain kolpe gogorretik berregingo ez zenak, sarritan salatu zuen bere herritarren intimitatearen gaineko gizarte gero eta kontrolatzaileago eta kontserbadorearen hipokresia. Hura, modu premonitorioan ageri da bi gazte britainiarren maitasun-istiluei eta haien bizitza sekretu bikoitzei buruzkoa maisulan honetan, XX. mendeko abangoardia nagusietako batzuk aurreratzen dituena.

Iraupena

110 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Oscar Wilde. Dirección | Zuzendaritza: David Selvas. Intérpretes | Antzezleak: Pablo Rivero, Silvia Marsó, Ferran Vilajosana, Paula Jornet, Gemma Brió, Albert Triola, Júlia Molins. Escenografía | Eszenografia: Jose Novoa. Vestuario | Jantzitegia: María Armengol. Iluminación | Argiztapena: Mingo Albir. Espacio sonoro | Soinu-espazioa: Lucas Ariel Vallejos Una producción de Teatre Nacional de Catalunya, La Brutal y Bitò Produccions.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad