Nafarroako aniztasuna "Raíces", Atenaren dantza-ikuskizun berriaren ikuskizuna

Heldu den ostiralean, abenduak 2, Atena Konpainia Artistikoak Nafarroako kultura- eta paisaia-aniztasunean oinarritutako dantza garaikideko ikuskizun berria “Raíces” aurkeztuko du lehenengo aldiz Gayarre Antzokian, 20:00etan. Estreinaldia, hortaz, abenduaren 3an, Nafarroaren Egunaren eta Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren ospakizunen bezperan egingo da.

Muntaia berria, konpainiaren ibilbidearen zortzigarrena, Sandra Ayeloren zuzendaritza artistikopean garatu da eta 17 dantzari ditu: Andrea Irurzun, Ainhoa Suescun, Beñat Albéniz, Diego Garro, Gorka Ibáñez, Hazel Loinaz, Iker San Miguel, June Zandio, Miguel Aristu, Mikel Sola, Naiara Olaechea, Olaia Blanco, Rakel Erce, Saioa Iturri, Raquel Ollo eta Sandra Ayelo bera. Halaber, ikuskizunean zehar, koreografiak bideo proiekzioekin osatuko dira, Patxi Araujo new median espezializatutako artistaren eskutik.

GURE SUSTRAIAK AZTERTZEKO GONBIDAPENA

“Raíces” emanaldiak gure lurraldean barrena bidaia bat egitera gonbidatzen du ikuslea. Oihanetik basamorturaino, erdialdeko zonaldetik pasaz, ibilbide koreografiko eta geografiko plastikoa, emozionala, paisaiez eta ohiturez osaturikoa marraztuz. Bideo proiekzioa eta hizkuntza garaikidea darabiltzan ikuskizuna da, dantza eta ikus-entzunezko baliabideak uztartzen dituena, eta kultura, ondarea eta jendea batu nahi dituena.

Bere eszenaratzearekin ikusleak artistak Nafarroako eta bertako kulturako hainbat ingurunetan zehar egingo duten bidaian zehar laguntzea eta murgiltzea du xede. Dantzarien mugimenduak, argi, irudi eta soinuen jokoarekin batera, ikusleak gozatu, barre egin eta oroitzapen eta emozio propioak gogora ekartzea du helburu, bere nortasunarekin konektatzeko aukera emanez.

Patxi Araujo artistak ikuskizun honetarako sortutako proiekzioek dantza eta soinua bisualki lagunduko dute. Txuri-beltzeko irudiak dira denboran zehar eraldatuz dihoan paisaia islatzen dutenak eta hainbat gairi erreferentzia egiten diotenak (sorginak, erlijioa, herri-kultura edo Nafarroako folklorearen elementu espezifikoak).

Ikuskizunean zehar, Akelarre filmeko soinu-bandako pieza batzuk zein Muthiko Alaiak Fanfarrearen, Kepa Junkeraren, Kalakanewn eta Tomás San Miguelen beste hainbat abesti entzungo dira.

KONPAINIAREN ETA BERE INKLUSIO LANARI BURUZ

Atena Konpainia Artistikoa 2001ean sortu zen, egungo panorama artistikoan beste edozein konpainiaren moduan parte hartzeko baita adimen-desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko inklusioa artearen munduan sustatzeko inolako bereizketarik gabe, euren gaitasun pertsonal eta artistikoen garapena bultzatuz.

Ikuskizunerako sarrerak online eros daitezke hemen edo txarteldegian asteartetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30etara.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad