Boga Boga nafar konpainiak emakumearenganako tratu txar psikologikoei buruzko antzezlana estreinatuko du ostegun honetan

Nafarroako Boga-Boga konpainiaren “Llueven vacas” (Behi-jasa) antzezlana azaroaren 3an, osteguna, estreinatuko da Gayarre Antzokian, 20:00etan bere gaztelaniazko bertsioan. Carlos Bek idatzia eta Marina Suarez Ortiz de Zaratek zuzendua, Fernandok eta Margaritak osatutako bikotearen istorioa kontatzen du. Bikote honetan, "maite zaitut" faltsuenaren azpian mozorrotuta, nagusitasun matxistaren joko krudel eta gaiztoa eguneroko ogia da. Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri eta Laura Penagos dira muntai berri honen protagonistak, 2022ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren egoitza artistikorako aukeratutako proiektuetako bat izan zena.

INDARKERIA PSIKOLOGIKOA, IKUSTEN EZ DIREN TRATU TXARRAK

Antzezlanak, 80 minutuko iraupenarekin, Fernandok agintzen duen eta Margaritak obeditzen duen etxe batean murgilduko gaitu. Bertan, Fernandok proposatzen du eta Margaritak men egiten dio, bertan tratu txar psikologikoen forma hartu duen genero-indarkeria eguneroko kontua da. Etxe hau ez litzaiguke ezezaguna egin behar, ezta urrunekoa ere edo arrotza. Etxe horretan bizi den sentimendu ilun horri maitasuna deitzea ankerkeria handienetako bat da. Eta horixe da, hain zuzen ere, aurkitzen duguna: emazteari “maite zaitut”-etako okerrena esaten dion gizaseme bat.

TESTUARI BURUZ

Carlos Be antzerkigileak 2006ean idatzitako testuaren kalitateak Berdintasun Ministeritzaren 2017ko genero indarkeriaren aurkako zigiluaren irabazle egin zuen. Egileak fintasun poetikoa eta absurdoa aukeratzen ditu tratu txar psikologikoen gaia jorratzeko eta Fernando eta Margaritaren harreman beldurgarrian murgiltzeko.

2017an, halaber, egileak Llueven vacas (Behi-jasa) zinemarako egokitzapenaren gidoia sinatu zuen. Filma, Malagako Zinema Jaialdian estreinatu zen lehen mailako antzezle zerrenda batekin: Maribel Verdú, Víctor Clavijo, María Barranco, Asier Etxeandia, Laia Marull, Gloria Muñoz eta Eduardo Noriegarekin.

ANTZERKI-MUNTAI BERRIA, PUBLIKOAREN GOGOETA ERAGITEKO

2018an jaioa, Boga-Boga nafar konpainia gazteak konpromezu artistiko eta ezpiritu berritzailearekin ekin dio ekoizpen berri honi, metaforaz betetako eszenaratze garaikide batekin ikuslea emozionatzeko eta pentsa-arazten jartzeko aproposa dena. Antzezpena amaitzean, solasaldi txiki bat egingo da dohainik ikusleen eta konpainiaren artean.

Gainera, azaroaren 7an, astelehena, 16:30etatik 19:30etara, Gayarre Antzokian "Berdintasun ezaren aurrean, ekin diezaiogun!" antzerki tailerra egingo da gaztelaniaz, Arte Eszenikoetako profesionalei eta ikasleei, gizarte-kolektiboen dinamizatzaileei, Berdintasun zein Hezkuntza profesionalei eta, oro har, biztanleriari zuzenduta dagoena. Jarduerak 15 euroko balioa dauka.

Saioa, Adriana Salvok eta Iñigo Aranbarrik aurrera eramango dute, eta Arte Eszenikoek berdintasunaren arloan duten izaera eraldatzailea aztertuko du. Hasteko, maitasun erromantikoaren ideia batzuk desmuntatuko ditu, edo antzerkiaren bidez emakumeen aurkako indarkeriaren forma sotilak hausnartzen, ezagutzen, berrezagutzen eta ikusarazten lagunduko du. Genero-sozializazioaren bidez ikasitako gizarte-jokabideetan ere jarriko du soa, hala nola mendetasuna, atsegina, emakumearensegurtasunik eza, menderatzea zein gizonaren pribilegioa eta indarra.

Antzezlan eta tailerrerako sarrerak online eros daitezke hemen edo txarteldegian gaur asteazkena eta bihar osteguna 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik emanaldia hasi arte.

 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad