LA COMEDIA DE LOS ERRORES

24 otsaila, 2024
- 24 otsaila, 2024

LA COMEDIA DE LOS ERRORES

larunbata, otsaila 24
Partekatu

Shakespeareren klasiko hau, 1591 eta 1592 artean idatzia, berriro ere forma hartuko du taula gainean Andrés Limaren zuzendaritzapean -pasa den denboraldian "Todas las canciones de amor" eta "Paraíso perdido" muntaiak aurkeztu ostean berriro ere gurekin izango da-.

Endredozko komedia honek Antzinako Greziara eramango gaitu, Efesora zehazki (gaur egun turkian kokatuta dagoen hirira). Iruzurtiz betetako lekua, begia engainatzeko gai diren magoez, epaiketa nahasten duten azti ilunez, gorputza itxuragabetzen duten sorgin hiltzailez, berritsu eta bekatari libertinoz mozorrotutako litxarreriaz betetako hirira. Antifalo eta Dromio Sirakusakoa (egun Sizilian dagoena), ugazaba eta morroia, hirira iristen dira beren anaia bikien bila. Palindromo-bikote bien aita ere Efesora iritsi da, eta paperik gabeko atzerritartzat hartu dute portua zapaldu bezain laster. Atxilotuta heriotza-zigorra ezarri diote. Semeak aurkituz bakarrik salba daiteke.

Antifolo eta Dromio Efeson bizi dira, euren anai sirakusarrekin nahastuko direlarik. Luciana eta Adriana, azken hauen bikoteakideak, anaiekin nahasten lehenak izango dira. Hortik aurrera, zordun ohien hutsegiteak, esku okerretako bitxiak, kitatu gabeko zorrak, gure pertsonaiak deabrutzen dituzte, exorzista bat behar izateraino. Gero eta gehiago korapilatuko da dena, errores errore, harik eta Ama Abadesa bat agertu arte, ez moja ez birjina dena. Orduan bihurtuko da hondamendia festa.

Iraupena

100 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: William Shakespeare. Dirección | Zuzendaritza: Andrés Lima. Versión | Bertsioa: Albert Boronat. Intérpretes | Antzezleak: Pepón Nieto, Antonio Pagudo, Fernando Soto, Rulo Pardo, Avelino Piedad, Esteban Garrido. Escenografía | Eszenografia: Beatriz San Juan. Vestuario | Jantzitegia: Paola Torres. Iluminación | Argiztapena: Pedro Yagüe. Espacio sonoro | Soinu-espazioa: Sergio Sánchez Bou. Una producción del Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida, Mixtolobo y Pentación Espectáculos.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad