KORTXOAREN DILEMA (EL DILEMA DEL CORCHO)

15 otsaila, 2024
- 15 otsaila, 2024

KORTXOAREN DILEMA (EL DILEMA DEL CORCHO)

osteguna, otsaila 15
Partekatu

*** Emanaldi hau euskaraz da eta gaztelaniazko gaintituluak ditu, 

Endreduzko thriller politikoa non "Irakaslea" (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko.

Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere ikaslea (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator...

Iraupena

90 minutu

Fitxa artistikoa

De | Egilea: Patxo Telleria. Dirección | Zuzendaritza: Mireia Gabilondo. Intérpretes | Antzezleak: Patxo Telleria, Mikel Martinez. Escenografía | Eszenografia: Fernando Bernués. Vestuario | Jantzitegia: Ana Turrillas. Iluminación | Argiztapena: David Rodríguez, Borja Arbaiza. Espacio sonoro | Soinu-espazioa: Adrián García de los Ojos. Una producción de Tartean Teatroa.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.   
Privacidad