KORRIKA KULTURALA: XIBERUA
KORRIKA KULTURALA: XIBERUA
'Xiberua, kantu loraturik' Loraldiaren produkzio berria da, Zuberoako kantu tradizionala ikuspegi garaikidez blaiturik eszenaratuko duen sentikaria. Basa-aireak, kantuak eta irudiak uztartzen dituen ikuskaria.
KANTU BETE SENTIKARIA
Ekialdean dago eta kantu-memoria luzea du Zuberoak. Denboran ibilitako oroimin hori sorkuntza anitzez elikatu da. Tradiziotik abiaturik gaur egungo kultura garaikide aberatsa loratu dute Pirinioaren ipar magaletan bizi diren sortzaileek. Hemen dira Pastoralak eta Maskaradak. Hemen bizi ziren Etxahun-Iruri eta Pierre Topet Etxahun. Kantua arte eder bihurtu den lurraldea dugu Zuberoa.
EMOZIO OLDAR IZUGARRIA
Zuberoako kantuek gizakiaren izaeran dute iturri. Hemen kantu horiek kantatzeari ekiten dizkiotenek euren bizipenak berpiztea dute helburu. Emozio oldar izugarri bat.
“Ikuskizun hau gure bizi, amodio, esperantza, irri, negar eta umorearen bideetatik abiatzen den bidaia izango da. Ikusleekin partekatuko dugun bidaia. Bihotzetik bihotzera. Horretan, arima zuberotarra mezulari ezin hobea baitugu”.
EUSKARAZ KOOP.E.-K ANTOLATUA.
Iraupena
Fitxa artistikoa
Kantua · Canto: Maddi Oihenart, Ohitz Iriarte. Kantua eta perkusioa · Canto y percusión: Beñat Achiary, Julen Achiary. Kantua eta xirula · Canto y txirula: Mikel Etxekopar. Klarinetea · Clarinete: Nicolas Nageotte. Biolontxeloa · Violonchelo: Jordi Cassagne.
EKOIZPEN TALDEA:
Loraldia Koop. Elk. Txikia. Zuzendaritza artistikoa · Dirección artística: Imanol Agirre. Ekoizpena / Producción: Aitor Narbaiza. Komunikazioa / Comunicación: Amaia Ocerin. Kudeaketa / Gestión: Mikeldi Uribe-Etxebarria.
