Nafarroako Ikus-entzule Gazteak

Jornadas sobre teatro y educación de jóvenes espectadores de Navarra.

Nafarroako Ikus-entzule Gazteak proiektua –Ignacio Aranguren irakasleak koordinatzen du, 2016an Kulturaren Vianako Printzea Saria jasoak– zazpigarren edizioa izan zuen 2019an, DBHko eta Batxilergoko irakasleentzako topaketa berrien deialdia eginda. Hain zuzen, irakasle horiek edozein espezialitatetakoak izan daitezke, eta antzezpen-teknikak ikasgelan bertan eta hartatik kanpo erabiltzeko interesa izan behar dute.

Jardunaldi horietan hainbat txostengilek parte hartzen dute eta ikasgelan lantzeko arte eszenikoen ikuspegi desberdinak ematen dira, larunbat-goiz interesgarri, praktiko eta dibertigarriak emateko eta ikasitakoa ikasgelan zuzenean aplikatzeko.

Gayarre Antzokiak hezkuntza-esperientzia hau bere egoitzan hartu eta babesten du. Jardunaldi hauek doakoak dira irakasleentzat (CAParen bidez, Irakasleentzako Prestakuntza atalaren bidez, ikastetxeetara bidaltzen den online deialdian izena eman behar dute aurretik), eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren laguntza eta zorroztasun pedagogikoaren aitortza dute.

Argibide gehiago: producciones@teatrogayarre.com

 

 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad