HONDAMENDIA

1 otsaila, 2023
- 1 otsaila, 2023

HONDAMENDIA

osteguna, otsailak 2
Partekatu

*** Euskarazko ikuskizun honek EZ DITU gaztelaniako gaintituluak.

Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?

2020ko otsaila. Zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.

2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean? Nola eman liezaioke zentzua bere lanari eszenatokira igotzeko grina galdu ez duen dantzariak, absurdoak funtsezko oinarriak irauli dituenean? Ospitalean bertan, bere lana ahalik eta txukunen egiten saiatzen den erizain arretatsuak, lortuko ote du onik ateratzea? Bitartean, Zaldibarren, aita galdu duen alabak eta senarra galdu duen emakumeak erreskate zerbitzuek hilotza noiz aurkituko zain jarraitzen dute, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri.

Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.

Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.

2022ko otsaila… Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.

Ikuskizunaren ardatza pentsaeraren ibilbidea agerian uztea izango da: kontraesanak, esaten dena, egiten dena eta nahi dena. Erronka pertsonaien barne-munduan kokatzen da. Erbesteratuak bezala, pertsonaiak gailu konektatuen bidez komunikatzen dira beraien artean, norberak bere arrangurak, dudak eta ikaragarrizko presioa ezin zuzenean partekatuz. Espazio berezi horretan, iragana eta orainaldia gurutzatuko dira.

Axut! & Artedramaren ekoizpena.

Iruñeko udaletxearen Garaikide Zikoaren kolaborazioarekin heldutako emanaldia da.

Informazio-txostena | Informazio dossierra.

Iraupena

100 minutu

Fitxa artistikoa

Autoría | Egiletza: Harkaizt Cano. Dirección | Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Intérpretes | Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Maialen Belaustegi, Ruth Guimerà, Eneko Gil, Ane Sagüés, Jon Ander Urresti. Coreografía | Koreografia: Philippe Ducou. Escenografía | Eszenografia: Fran Dussourd. Vestuario | Jantziak: Xabier Mujika. Iluminación | Argiak: David Bernués (Acrónica). Música | Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte. Vídeo | Bideoa: Maialen Belaustegi.

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad