Aretoa

Eraikinaren barnealdean lau solairu daude. Lehenbizikoan, aretora sartzeko halla edo atondoa dago eta aretoa bera. Bertan, 438 plazako besaulki-patio bat dago. Solairu horretan bertan dago, gainera, agertokia (eta zulogunea, orkestretarako), eta aldagelen ingurua, hori ere hiru altueratan zatituta. Besaulki-patioa, eta aretoa 2005eko uztailean eraberritu ziren, eta besaulki guztiak eta errezelak aldatu ziren, margotu egin zen… Halaber, agertokiaren inguruan zenbait lan egin ziren, makiletan motorrak jarri ziren eta hainbat elementu zaharkitu kendu ziren. Era berean, orrazia garbitu zen eta, hartara, eszenografiako eta muntaketako lanak egitea hobetzeko bidea eman zen.

Eraikinaren bigarren solairuak 90 eserlekutarako edukiera du, eta aretoko platea nagusiak hartzen ditu. Hirugarren solairuak, palkoak, 174 eserleku ditu, eta haiei ikuspen urriko 44 gehitu behar zaizkie. Antzokian, gainera, laugarren solairu bat dago, anfiteatroa (118 eserleku), 2005eko udaberri eta udan egindako lanen ondoren berreskuratu eta berriro ikus-entzuleentzat zabaldu zena. Aretoan egon bitartean erosoago eta seguruago egotera bideratutako hobekuntza garrantzitsuak egin ziren, eta bai eraikinaren estetika hobetzeko aukera ematen duten zenbait jarduketa ere. Alderdi nabarmen moduan hauek aipatu behar dira: aretoko sistema elektrikoan, berokuntza-sisteman eta aireztapenean egindako eraberritze-lanak, suteen kontrako babes-sisteman egindako berritzea eta eguneratzea, eraikina husteko bideetan egindako hobekuntzak eta zabaltze-lanak, eta, beharbada, deigarrienak, anfiteatroa berreskuratzea eta besaulkiak aldatzea inguru horretan eta palkoan. Hartara, lan horiek eginda, antzokiaren edukiera handitu ahal izan da.

Eserlekuen kokapena
Besaulki-patioa: 438
Platea: 48+42 (ikuspen urrikoak)
Palkoko eserlekuak: 174+44 (ikuspen urrikoak)
Anfiteatroa: 118

 

0 Comments

Leave a reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ver más

  • Responsable: Fundación Municipal Teatro Gayarre.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Siteground que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.

Avda. Carlos III - 31002 Pamplona (Navarra) | T. 948 206 593 | Pribatutasun-politika - Lege-oharra - Cookie-en politika - Gardentasun Ataria - publicos@teatrogayarre.com
Top
Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad

Log in with your credentials

Forgot your details?