ESTRENO | HEMINGWAY
ESTRENO | HEMINGWAY
2023an 100 urte beteko dira Ernest Hemingwayk Iruñera lehen aldiz bisita egin zuenetik. 24 urterekin iritsi zen 1923ko uztailaren 6an. Toronto Star egunkariko erreportari gisa etorri zen bere kazetaritza-erreportajeetarako materialaren bila. Zalantzarik gabe, aurreko mendean giza egoerara gehien hurbildu zen idazlea izan zen. Hiru gerratan bizi eta biziraun zuen, beti hurbileko heriotzarekin jolasean, eta inolako mugarik gabeko grinarekin bizitza xahutu zuen egin zuen guztian.
Hemingway antzezlanak mitoa desegiten denean dagoen gizakian sartzen gaitu, haren ahulezietan, zaurgarritasunean, gerren eta bidaien zauriek eta kazetari eta literatur bizitza biziak bera izan zenaren itzala egin dutenean. Bere bizitzako azken hilabeteetan, klinika psikiatriko batean ingresatuta eta bere bulkada suizidak mozteko elektroshockaren eraginpean, bere erizainarekin elkarrizketa bat hasiko du. Bertan benetako oroitzapenak bere egoera mentalak eragindako distortsio onirikoekin nahasten dira. Bere azken egunen lekuko pribilegiatua izango da erizain hura, aldi berean bere azken bakardadea hausten duen bakarra izango delarik. Santiago bezala, azkenean bere trofeoarekin portura iristea lortzen du. Arrainik handiena harrapatu du, izen ona berreskuratu du berarekin, baina urrunegi joan da. Bere obrak bizirik dirau, baina bere azken portura harrapakina bezain lur jota iristen da.
Global Servicios Culturalesen ekoizpena.
Iraupena
Fitxa artistikoa
De | Egilea: Maritza Núñez. Dirección | Zuzendaritza: Patxi Larrea. Intérpretes | Antzezleak: Julio Alonso (Ernest Hemingway), Iñigo Salinero (enfermero), Pablo Salaberri (soldado), Virginia Cervera (madre / musa / Marlène Dietrich, Martha Gelhorn), Manolo Almagro (padre / Ezra Pound). Escenografía | Eszenografia: Pedro Salaberri. Vestuario | Jantziak: Aiora Ganuza. Iluminación | Argiak: Rubén Millo. Música | Musika: Gorka Pastor.