Egin zaitez mezenas

Si quieres convertirte en mecenas del Gayarre y apoyar la actividad que desarrollamos por mantener la posición de referente cultural abierto a la ciudad y a todos los públicos, puedes hacer aquí tu donación.

Bai ospetsu bihurtuta dauden artisten eta bai gorantz doazen sortzaileen proiektu berezien bidez bikaintasun artistikoa sustatzea Gayarre Antzokiaren funtsezko helburuetako bat da, eta hori dela-eta lan egiten jarraitzen dugu egunez egun hobetzeko eta kulturaz betetzeko gure Gayarre Antzokia, gure hiriko agertoki enblematikoa. “Gayarretik zerura” gure proiektua errealitate bihurtu ondotik –oztopo arkitektonikoak kentzea zuen helburu–, proiektu berrietan eta jada lortutakoa sendotu eta hobetzean lan egiten jarraitzen dugu.

Nafarroako Kultura Mezenasgoaren Foru Legeak onura fiskal handiak eskaintzen dizkie interes sozialekotzat jotako eta deklaratutako kultura- eta arte-proiektuak laguntzen dituzten enpresei eta partikularrei. Herritarrek, enpresaburuek eta gizarteak kultura sustatu eta finantzatzeko duten konpromisoa MECNA zigiluaren bidez aitortzen du Nafarroako Gobernuak.

Horrek esan nahi du 6 eta 150 euro artean egindako ekarpen ekonomiko bakoitzeko ekarpen horren ko kenkaria lortzen duzula Errenta Aitorpenerako. Eta, gainera, Antzokiak ziurtagiri berezi bat jaulkitzen du, gure antzokia lagundu izanaren oroigarria izateko.

Puedes hacer aquí tu donación.

Zure ekarpenak eta babesak balio handia du antzokiko talde osoarentzat.

Egin kultura, egin zaitez BABESLEA. 

Esta web utiliza cookies, ver aquí la Cookie-en politika. Si continúas navegando, estás aceptándola. También puedes personalizar las cookies.    Ver
Privacidad